Gobernuak kontuak eman ditu legegintzaldi honetan Euskadirekin hartutako konpromisoen betetze-mailari buruz

Gobernuak kontuak eman ditu legegintzaldi honetan Euskadirekin hartutako konpromisoen betetze-mailari buruz

13/01/2023

Espainiako Gobernuak Euskadin 2022ko bigarren seihilekoari dagokion kontuak emateko txostena

  • Gobernuaren ordezkaria, Denis Itxaso: “Espainiako Gobernuak Euskadi, Eusko Jaurlaritza eta talde parlamentarioekin konplitzen du”.
  • Eusko Jaurlaritzak 838 milioi  euro jaso ditu  Next Generation Funts Europarretatik inbertsioetarako bere eskumeneko arloetarako eta beste 584 milioi Estatuak zuzenean gauzatu ditu.
  • Euskadiko 104.600 herritarrek doan eskuratu dituzte Renferen Aldiriko eta distantzia ertaineko bonuak.
  • 2.276 ETEk Kit Digital programaren laguntzak jaso dituzte soluzio digitalak ezartzeko
  • 570.000 euskal herritarren pentsioak KPIren arabera handitu dira 2022an, eta 117.000 langile publikoren ordainsariak hobetu dira

 

Denis Itxasok, Gobernuaren ordezkaria Euskal Herrian, Betetzen Txostenaren bosgarren edizioa aurkeztu du gaur,bertan, Espainiako Gobernuak Euskadin abenduaren 31ra arte egindako lanaren kontu-ematea jasotzen delarik. Itxasok aurkezpenean nabarmendu duenez, “Espainiako Gobernuak Euskadi, Eusko Jaurlaritza eta talde parlamentarioekin konplitzen du”.Azaldu dituen ekimen nagusien artean, nabarmentzekoa da Gobernuak 1.422 milioi euro bideratu dituela Euskadira Berreskuratze Planeko funts europarretatik, euskal ekonomia eraldatzen laguntzeko: 838 milioi Eusko Jaurlaritzaren eskumeneko arloetarako, eta 548 milioi Estatuak zuzenean gauzatuak, ministerio-deialdien bidez. Betetzen Txostenak Gobernuak herritarrei gobernu-ekintzaren aurrerapenari buruzko kontuak aldizka eta sistematikoki emateko hartu zuen konpromisoari erantzuten dio. Besteak beste, Espainiako Gobernuak hartutako neurriak eta konpromisoak aztertzen eta kuantifikatzen ditu dokumentuak, ahal den neurrian Ukrainako gerraren ondoriozko krisiak eragindako urtebeteko ondorio ekonomiko eta sozialak arintzeko, beste gai batzuen artean.

 

Gobernuak lan eta kontratazio baldintzak hobetzeko egin duen ahaleginak Euskadiko lan merkatuak urtea ixteko izan dituen zifra onak ekarri ditu, Itxasoren arabera. “Gerra, inflazioa eta ekonomiaren dezelerazioagatik ere,  errekorreko urte bat itxi da. Gizarte Segurantzak milioi bat afiliatu inguru ditu, eta inoiz ez dira hainbeste landun erregistratu, ezta hainbeste kontratu mugagabe sinatu ere: 200.000, guztizkoaren % 25. Lan-erreforma indarrean sartzeak zenbaki horietan lagundu du.”

 

Gobernuak orain arte hainbat fasetan Ukrainako gerraren ondorioei erantzuteko garatu duen Plan Nazionala ere nabarmendu du ordezkariak kontu-emate honen zehar.  Besteak beste, plan honek honako neurri hauek bermatzen ditu aurten:
 

- Aldiriko eta ohiko Distantzia Ertaineko abonuen doakotasuna eta Avant abonuen % 50eko deskontuak luzatzea, erabilera anitzeko tituluen  eta autonomia edo toki titulartasuneko garraio publikoko abonuen % 30eko hobaria ematea, eta  erabiltzaile errepikariei autobusaren prezioa % 50 jaistea 2022ko irailaren 1etik abenduaren 31ra bitartean. Euskadiren kasuan, 104.627 pertsonak baliatu dute Renfek Aldiriko eta distantzia ertaineko abonuen doakotasuna iazko irailaren 1etik abenduaren 31ra arte.


- Hileko 100 euroko osagarria 16 urtetik gorako ikasle guztien beketarako

 

-  Biztanleria kaltebera babesteko neurriak ere jarri dira abian, hala nola 200 euroko laguntza 14.000 eurotik beherako errentak dituzten etxeentzat, eta, berriki, 200 euroko jarduera-lerro berri bat onartu da 27.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituzten etxeentzat, edo oinarrizko elikagaien BEZa % 4tik % 0ra murriztea.


- Inflazioaren eragina arintzeko neurrien artean daude, halaber, gehien kaltetutako sektoreentzako zuzeneko laguntzak, hala nola garraiolarientzako, nekazarientzako, arrantzaleentzako edo gas-industriarentzako.

 

Ukrainako gerraren ondorioz ere, Gobernuak martxan jarri zuen Ukrainako herritarren aldi baterako babesa, haien ongizatea zaintzeko eta haien beharrei erantzuteko, bai Espainian daudenena, bai gerratik ihesi irits daitezkeenena. Euskadik, dagoeneko, aldi baterako babesa izapidetu eta eman die bere herriko gerragatik lekuz aldaturiko 3.925 ukrainar herritarrei, gehienak emakumeak. Martxotik 2.519 ukrainar erroldatu dira erkidego autonomoan. Gainera, Gobernuak 2,1 milioi euro bideratzen ditu Euskadira harrera-sistematik kanpo dauden ukrainar desplazatuentzat, familia bakoitzeko hileko 400 euroko zuzeneko laguntzaren bidez. Gobernuak 1,2 milioi euro eman dizkio ere Eusko Jaurlaritzari Ukrainako gatazkaren ondorioz lekualdatutako pertsonen oinarrizko beharrei hobeto erantzuteko.


EBEPEak


Denis Itxasok nabarmendu du Next Generation funts europarretatik Euskadik jaso dituen 1.422 milioi euroak Betetzen-en aurkezpenean zehar eta komunitatearen garapen ekonomikoa bultzatuko dutenak. “Funts hauek  modernizazio ekonomiko berri handiaren oinarria dira. Gure herrialdearen berrindustrializazio berdea eta digitala bultzatuko dute, produkzio-eredua aldatuz eta giza kapitala hobetuz”.
 


 

1.422 milioi euro horietatik, 838 Eusko Jaurlaritzarentzat izan dira, bere eskumeneko esparruetarako: etxebizitza, mugikortasun iraunkorra, energia berriztagarrien sustapena, hezkuntza eta lanbide-heziketa, ekosistemen zaharberritzea, eraikin publikoen berrikuntza, gizarteratzea eta gizarte-zerbitzuak. Gainerakoak (425 milioi) Estatuak berak exekutatu ditu, ministerioek egindako eta Euskadin ebatzitako estatu-laguntzen deialdien bidez.

 

            Horrez gain, REACT-EU funtsetatik 425,5 milioi euro esleitu dira pandemiari erantzuteko beharrezkoa den  gastua finantzatzeko, bai eta ongizate-estatua eta zerbitzu publikoak indartzeko ere.

 

Urtean zehar, Gobernuaren Euskadiko Ordezkaritzak informazio eta dibulgazio-dinamika bat bultzatu du, Ministerio desberdinek kudeatzen dituzten Europako funtsen egutegia eta sarbidea ehun ekonomikoari azaltzeko. Horrela, sei lan-jardunaldi tekniko egin dira, ekoizpen-sektoreei aurkezteko ibilgailu elektriko eta konektatuaren EBEPEetan jasotako laguntzen xehetasunak eta ezaugarriak, nekazaritzako elikagaien sektorekoak, energia berriztagarrien sektorekoak, abangoardiako osasunaren sektorekoak, ontzigintzaren sektorekoak, ekonomia zirkularraren sektorekoak eta Hizkuntzaren Ekonomia Berriaren sektorekoak.

 

Lau euskal enpresek 235 milioi euro jaso dituzte Ibilgailu Elektrikoaren eta Konektatuaren EBEPEtik, mugikortasunaren elektrifikatzera zuzenduriko proiektuetarako. Abangoardiako EBEPEren esparruan, zenbait enpresa pribatuk eta erakunde publikok 10 milioi euro inguru jaso dituzte, eta horien artean 4,5 milioi nabarmendu behar dira medikuntza pertsonalizatua ezartzeko Akribea eta Brem proiektuak finantzatzeko (CIC Biogunek, Mondragon Unibertsitateak edo Euskal Biobankuak parte hartzen dute). Eta bi milioi euro bideratu dira Euskal Herriko Unibertsitatera hizkuntzaren teknologiak bultzatzeko, EBEPE Hizkuntzaren Ekonomia Berriaren esparruan.

 

Hemendik aurrera, kontu-sailik garrantzitsuenak banakatu dira, Europako funtsetatik datozen laguntzak barne:

 

Dinamizazioa eta bultzada ekonomikoa

 

Euskadik 33,9 milioi euro jaso ditu 2022ko Turismo-Jasangarritasuneko Planen programaren ezohiko deialdiari dagokionez; 11,4 milioi euro “Autonomia Erkidegoen eraldaketa digitalerako eta modernizaziorako inbertsiorako zuzendurikoak, eta 2.276 etek  Kit Digital programaren laguntzen onuradunak izan dira.

2022-2026 bosturtekorako Euskadiko kupoa kalkulatzeko metodologiari buruzko akordioa lortu da Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoan. Halaber 2022rako behin-behineko kupo likidoa 1.467,0 milioi eurotan finkatu da.

 

Gizarte-kohesioa

Gizarte-kohesioari dagokionez, 47.402 euskal herritarrek Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera jaso dute: 31.412 helduk eta 15.990 adingabek. 570.000 pentsiodun inguruk jaso dute pentsioak 2022ko KPIren arabera igotzearen onura.

Bestalde, 22.766 pertsonak amatasun-osagarria eta/edo osagarria izan dute pentsioetan genero arrakala murrizteko. Ia 117.000 langile publikok % 2ko ordainsari igoera izan dute, eta horri % 1,5 gehitu zaio inflazioak eragindako erosketa ahalmenaren ondorioak arintzeko.

39,7 milioi euro eman dira zaintza politiken proiektuak finantzatzeko hiru ildotan: iraupen luzeko zaintzak, gizarte-zerbitzuak eta irisgarritasun unibertsala. Beste 135,2 milioi euro mendekotasuna duten pertsonei arreta emateko adostu dira. 20,4 milioi euro erabili dira. halaber, Lanbide Heziketa modernizatzeko plana bultzatzeko: 4,3 milioi plaza berriak sortzeko, 4,5 plaza elebidunetarako, 10,6 gaitasunak egiaztatzeko eta 0,7 gelak teknologia aplikatuko gune bihurtzeko.

 

 Lurralde-kohesioa

 

Lurralde kohesioaren atalean, trenbide abiadura handiari dagokionez, Gobernuak hainbat trenbide inbertsio egiten jarraitzen du; besteak beste, 27,5 milioi euro Jundizko terminal intermodala eta logistikoa eraldatzeko trenbideko obren eta elektrifikazioaren kontraturako. Beste 26,7 Burgos eta Gasteiz arteko abiadura handiko linea berria eraikitzeko oinarrizko proiekturako izan dira. Bestalde, Irungo abiadura handiko trenaren geltoki berriaren obrak esleitu dira 65 milioi euroren truke.

Añarbeko Beheko Ubidearen ordezko hoditeria eraikitzeko obrak ere lizitatu dira 36,3 milioi euroko inbertsioarekin, eta 32,3 milioiren truke esleitu dira Galindoko araztegia hobetzeko obrak.

Eta Euskal Autonomia Erkidegoko energia-komunitateen 14 proiektuk 5,27 milioi euro jaso dituzte.

 

Trantsizio ekologikoa eta berrikuntzarako laguntza

 

Trantsizio ekologikoan, autonomía erkidegoak 37,2 milioi euro jaso ditu, besteak beste, autokontsumorako eta energía iturri berriztagarrien bidez biltegiratzeko programetarako. Eta berrikuntzari laguntzeko, Garapen Teknologiko Industrialeko Zentroaren (GTIZ) beste 89, 150 proiektu finantzatzeko. Estatuko Ikerketa Agentziaren 98,5 milioi euro ezagutza zientifikoa eta kalitatezko ikerketa sortzera bideratu dira.

37,9 milioi euroko laguntzek CO2-ko isuriak konpentsatzeko aukera emango dute, eta 42,1 milioi euro metrópoli inguruneetan emisio txikiko eremuak sortzeko edo martxan jartzeko izango dira. Eta bederatzi milioi erabili dira uholde arriskura egokitzeko eta uraren zikloa digitalizatzeko.

Landa eta nekazaritzako elikagaien garapenerako programetarako, Euskadik 28,9 milioi euro jaso ditu.

Kultura eta kirola sustatzea

Kultura arloan, 13.943 eskaera jaso dira Gazte Kultura Bonurako, hau da, 400 euro onuradun bakoitzeko. Euskadiko gazte onuradun potentzialen % 64,7k eskatu du.


Bitartean, urteko bigarren seihilekoan milioi bat euro ebatzi dira erakusketa aretoetarako, argitalpen industriarako eta 50.000 biztanletik beherako udalerrietan irakurzaletasuna sustatzeko.


Beste 4,1 milioi euro kultura azeleratzaileko partidetan gauzatu dira; kultura-eskaintza handitzea hiriguneetan ez diren eremuetan; cultura ondarea zaharberritzea; arte eszenikoen azpiegiturak modernizatzea eta ondarearen inbentarioa digitalizatzea.