Delegacións
- Delegacións
- Que é a Administración Xeral do Estado no Territorio?
- Normativa
- Delegacións do Goberno
- Delegación do Goberno na Comunidade Autónoma de Andalucía
- Delegado do Goberno
- Actualidade
- Proyectos, Campañas e Información
- Servicios y Directorio
- Subdelegación do Goberno en Sevilla
- Subdelegación do Goberno en Almería
- Subdelegación do Goberno en Cádiz
- Subdelegación do Goberno en Córdoba
- Subdelegación do Goberno en Huelva
- Subdelegación do Goberno en Xaén
- Subdelegación do Goberno en Málaga
- Subdelegación do Goberno en Granada
Raül Blanco: “Abangoardiako Osasunerako PERTEk Espainia terapia aurreratuetan lider izatea du helburu”
23/11/2022
Industria eta EETEko idazkari nagusiak I+Med laborategiak bisitatu ditu
- Blanco I+Med-eko nano-hidrogel adimendunen institutu berriaren aurkezpenaren buru izan da
Raül Blanco Industria eta ETEEetako idazkari nagusiak I+Med laborategiak bisitatu ditu gaur Vitoria-Gasteizen. Bertan I+Med-eko nano-hidrogel adimendunen institutu berriaren aurkezpenaren buru izan da. Bisita EAEko Gobernuaren Ordezkaritzak antolatu du Blancok konpainiako arduradunei Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren laguntza-programak azaltzeko. Jardunaldian zehar, Industriako idazkari nagusiak beste enpresa batzuk ere bisitatuko ditu. Denis Itxaso EAEko Gobernuaren ordezkariak, Maider Etxebarria Vitoria-Gasteizko lehen alkateordeak eta Cristina Gonzalez Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapeneko eta Arabako Foru Administrazioko diputatuak lagundu diote Blancori bileran.
Bisitan, Industria eta Enpresa Txiki eta Ertainen idazkari nagusiak gogorarazi du Gobernuak abangoardiako osasunerako PERTEa abiarazi duela, sektore publikoaren eta pribatuaren 1.469 milioi euroko inbertsioa aurreikusten duena 2021erako eta 2023rako. “PERTE honen helburua da Espainia berrikuntzan eta terapia aurreratuen garapenean herrialde lider gisa kokatzea, medikuntza pertsonalizatua abian jartzea bultzatzea, osasun-arreta eraldaketa digitalaren bidez indartzea eta Osasun Sistema Nazional digitala garatzea”.
Oraingoz, PERTE honen laguntza-ildo batzuk behin-behinean ebatzi dira. Faes Farma, P4Q Electronics eta VIVEBiotech euskal konpainiek 3,39 milioi euro jaso dituzte. Euskadik horrela ebatzitako laguntzen % 23a eskuratu du orain arte.