Vitoria-Gasteiz izango da Estatuko Administrazioan 27.000 plaza baino gehiago betetzeko probak asteburuan hartuko dituzten 20 hirietako bat

Vitoria-Gasteiz izango da Estatuko Administrazioan 27.000 plaza baino gehiago betetzeko probak asteburuan hartuko dituzten 20 hirietako bat

15/09/2023

  • Arabako hiriburuan egingo diren probetarako onartutako 3.453 izangaiek Farmazia, Lan Harremanak, Hezkuntza eta Kirol (bi egoitzetan) eta Letra fakultateetara joan behar izango dute proba horiek gainditzeko    

 

Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Ministerioak deitutako oposizioetako probak egingo dira asteburu honetan Arabako Campusean, Estatuko Administrazioko hainbat lanpostutan 27.509 plaza betetzeko.

Azterketak Espainiako 20 hiritan egingo dira, eta horietako bat Vitoria-Gasteiz da. Zehazki, Arabako hiriburuan egingo diren probetarako onartutako 3.453 izangaiek Farmazia, Lan Harremanak, Hezkuntza eta Kirol (bi egoitzetan) eta Letra fakultateetara joan behar dute proba horiek gainditzeko.

Larunbatean, hilak 16, Estatuko Administrazio Zibileko Kudeaketa Kidegoko eta Estatuko Administrazioko Sistemak eta Informatika Kudeatzeko Kidegoko probetarako 577 hautagai daude deituta Farmazia Fakultatean.

Igandean, hilak 17, lehen aipatutako bost fakultateetan, Estatuko Administrazioko Administrarien Kidego Orokorreko, Estatuko Administrazioko Informatikako Teknikari Laguntzaileen Kidegoko eta Estatuko Administrazioko Laguntzaileen Kidego Orokorreko 2.876 hautagairentzako probak egingo dira.

Antolaketa guzti honetan 180 pertsona baino gehiagok (181 + UCL) parte hartzen dute oposiziogileen laguntza- eta kontrol-lanetan. 44 egokitzapen eskatu dira azterketak egiteko, bai kupo Orokorrean, bai ezintasunak dituzten pertsonentzako kupoan.