Gobernuaren Ordezkaritzak sei errekeritu die beren memoria- webguneetatik kentzeko ETAko biktimen eta kideen arteko parekatzea

Gobernuaren Ordezkaritzak sei  errekeritu die beren memoria- webguneetatik kentzeko ETAko biktimen eta kideen arteko  parekatzea

14/04/2023

  • Gobernuaren Ordezkaritzaren ustez, parekatze honek nabarmen urratzen du Terrorismoaren Biktimak Aitortu eta Osorik Babesteko Legea.

 

EAEko Gobernuaren Ordezkaritzak Galdakao, Orio, Oiarztun, Hernani, Amasa-Billabona eta Azpeitiko udalei errekeritu die beren memoria-webguneetatik ken dezatela ETAko biktimen eta kideen arte egiten duten parekatzea. Webgune horietan ETAko kideak talde terroristak eraildakoekin homologatzen dira, “eskubideen urraketak jasan zituzte”la iritzita eta “gatibutza”  gisa definitzen delako Estatu demokratiko eta Zuzenbideko Estatu bateko Auzitegiek ezarritako zigorren ondorioz espetxean egotea. Horrek esan nahi du biktimatzat jotzea Botere Publikoek terrorismoaren aurka bidezko jarduketek xede izan direnak.

Errekerimendu hau Estatuaren abokatuak azken egunetan parekatze hori dagoela aztertu eta baieztatu ondoren egin da. Bestalde, egiaztatu ere egiaztatu da antzeko webgunea duten Erandio eta Tolosako udalek jarraibideak eman dituztela horiek desaktibatzeko.

Parekatze honek nabarmen urratzen du Terrorismoaren Biktimak Aitortu eta Osorik Babesteari buruzko irailaren 22ko 29/2011 Legearen 61. artikulua.

Horregatik, Gobernuaren Ordezkaritzak udal horiei eskatzen die errekerimendu hau jasotzen dutenetik gehienez ere hilabeteko epean ken ditzatela ETA talde terroristako kideak, Justiziatik ihes egiten dutenak edo terrorismo-delituagatik zigortutakoak, baldin eta haien izenak biktima izenekoen artean sartu badituzte.

Errekerimendu hau jaramonik egiten ez bazaio, Estatuko Abokatutzak behar bezala betetzeko ekintza egokiak abiaraziko ditu.