Delegacións
- Delegacións
- Que é a Administración Xeral do Estado no Territorio?
- Normativa
- Delegacións do Goberno
- Delegación do Goberno na Comunidade Autónoma de Andalucía
- Delegado do Goberno
- Actualidade
- Proyectos, Campañas e Información
- Servicios y Directorio
- Subdelegación do Goberno en Sevilla
- Subdelegación do Goberno en Almería
- Subdelegación do Goberno en Cádiz
- Subdelegación do Goberno en Córdoba
- Subdelegación do Goberno en Huelva
- Subdelegación do Goberno en Xaén
- Subdelegación do Goberno en Málaga
- Subdelegación do Goberno en Granada
Euskadik Ukrainako 602 herritar hartu ditu Espainiako Gobernuak finantzatutako baliabideetan
26/04/2022
- Polizia Nazionalaren euskal komisaldegiek ia 2.041 erregularizatu dituzte dagoeneko
- Denis Itxaso Gobernuaren ordezkariak CEARk Euskadin kudeatzen dituen baliabideetako bat bisitatu du, Ukrainako gerrako errefuxiatuen premiazko harrerari erantzuteko.
- Itxasok nabarmendu du “erakunde eskudunen arteko koordinazioa, gizarte-erantzun solidarioa emateko, gerrak mugiarazitako herritarrak ahalik eta gehien babesteko”.
Orain arte, Euskadik Ukrainako gerratik ihes egin duten 602 pertsona hartu ditu estatu-sistemaren baliabideetan, nazioarteko babesa eskatu eta horren onuradunak diren pertsonak hartzeko programaren barruan. Programa Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak finantzatzen du.
Gaur goizean, Denis Itxasok CEARek Bilbon kudeatzen duen BBK Good Hostel zentroa bisitatu du. Ordezkariarekin batera Elena Valverde egon da, CEAReko Euskadiko koordinatzailea (Errefuxiatuari Laguntzeko Espainiako Batzordea). Zentro horrek 70 errefuxiatu baino gehiago hartu ditu, eta CEARek gaur egun lehen harrerako kudeatzen dituen 26 baliabideetako bat da, etorri berrien premia larrienei erantzuteko.
Zentro hau, duela gutxi pintada batzuk jasan dituen bi zentroetako bat da, eta bertan ikus zitekeen 'Z' letra -inbasioaren alde daudenekin lotzen dena; komunisten igitaia eta mailua, Sobietar Batasuna zenaren omenez-; eta euskarazko “antifaxistak” hitza.
Instalazioetara egindako bisitan, eta hainbat familiarekin hitz egin ondoren, ordezkariak CEARek egindako lana baloratu du, eta balioa eman dio “erakunde eskudunen arteko koordinazioari, krisi humanitario horri gizarte-erantzun solidarioa emateko eta Ukrainako gerrak mugiarazitako herritarrak uneoro ahalik eta gehien babesteko. Bereziki haurrak eta nerabeak, bermatuz beren babesari eusteko baldintzak eta neurriak betetzen direla”. Halaber, ohartarazi zuen harrera-zentroetan agertutako mezuek “gizarte osoari eraso egiten diotela eta elkarbizitza kaltetzen dutela”.
Gaur egun, CEARek 802 plaza ditu Euskal Autonomia Erkidegoan lehen-harrerarako: 131 Araban, 552 Bizkaian eta 119 Gipuzkoan. 802 plaza horietatik, orain, 549 Ukrainako gerrak lekualdatutako pertsonek okupatuta daude. Gainerakoak, 602etara heldu arte, beste GKE batzuen artean banatuta daude.
“Normalean”, adierazi du Gobernuaren ordezkariak “ahaleginak egiten dira lehen harrerako egonaldia ahalik eta laburrena izateko. Denboraldi horren ondoren, Ministerioak plaza bat ematen die, aldi baterako harrera-zerbitzura edo autonomia fasera pasa daitezen; izan ere, Europako Kontseiluaren akordioari jarraiki, Ukrainako gerrako errefuxiatuek baimena dute bertan berehala bizitzeko eta lan egiteko”.
Lehen harrerako zerbitzuaren ondorengo faseetan, sistemari atxikitako erakundeek, bai aldi baterako harrerako zerbitzutik, bai autonomía fasetik, pertsonen eta familia-unitateen prozesuen segimendua egiten dute, gizarteratze-prozesu arrakastatsua bermatzeko. Onuradunei zerbitzu hauek eskaintzen zaizkie, besteak beste: hizkuntzaren ikaskuntza, gizarte eta lan orientazioa, laguntza psikologiko eta juridikoa eta laguntza ekonomikoak, beren behar pertsonalen arabera. “Orain”, azpimarratu du Itxasok, “ahaleginak egin behar ditugu lehen harrerako jendeari irteera emateko, eta gizarteratze-prozesu horiek errazteko”.
Aldi baterako babesa
Bestalde, Polizia Nazionalaren komisaldegiek, martxoaren 14tik apirilaren 25a arte, Euskadin aldi baterako babesa eskatu duten Ukrainako gerrak kaltetutako 2.041 pertsona artatu dituzte. Zehazki, Gasteizkoak 375 pertsona artatu ditu, Bilbokoak 857 eta, azkenik, Donostiakoak 809.
Aldi baterako babesak, bertan bizitzeko eta lan egiteko baimena bermatzen du. Euskadin, Polizia Nazionalaren Gasteizko, Bilboko eta Donostiako komisaldegiek (atzerritartasuneko izapideak egiteko bulegoak dauzkatenek) eskaerei erantzuten diete, eta aurretiko hitzordua hartzeko sistema bat eta itzultzaile-zerbitzua (Eusko Jaurlaritzak emandakoa) dituzte.
Komisaldegietan, lekualdatuen datuak, argazkia eta hatz-aztarnak hartzen dira. Horren ondoren, aldi baterako babes eskaera berresten duen gordekina ematen zaie. Agintariek Atzerritarren Identifikazio Zenbakia (AIZ) ere emango diete. Datuak eta eskaera erregistratu ondoren, Barne Ministerioak espedienteak epe laburrean ebatziko dituenez, eskatzaileek baimena izango dute bertan bizitzeko eta lan egiteko.
Ordezkariak balioa eman dio “erakunde eskudunen arteko koordinazioari, gizarte-erantzun solidarioa emateko eta Ukrainako gerrak mugiarazitako herritarrak uneoro ahalik eta gehien babesteko. Bereziki haurrak eta nerabeak, bermatuz beren babesari eusteko baldintzak eta neurriak betetzen direla”.