Denis Itxaso: “GALen existentzia gaitzesten dugu. Gurea den mina eragin zuen, eta Estatuari kreditua eta zilegitasuna kendu zizkion”

09/11/2022

  • Gobernuaren eta Oroimenerako Zentroak Memoria  Egunaren bezpera partekatzen dute Veronique Caplanne GALen biktimarekin, Nerea Barrios eta Celso Recio ETAren biktimekin eta jihadismoaren biktimarekin
  • Itxasok gorroto-diskurtsoen aurka ohartarazten du: “Demokraziak terrorismoa garaitu du. Orain eutsi zion diskurtsoa garaitu behar da, babes sozial ukaezina eman ziona.

 

EAEko Gobernuaren Ordezkaritzak eta Terrorismoaren Biktimeen Oroimenerako Zentroak elkarrekin ospatu dute Memoria Eguna Portugaleteko Udalean egindako ekitaldi batez. Bertan, Espainia astindu duten terrorismoen, hala nola, ETAk, GALek eta jihadismoen biktimek parte hartu dute. Oraingo honetan, Ordezkaritzak eta Oroimenerako Zentroak bere garaian talde terroristak elikatu zituzten gorrotoaren diskurtsoetan zentratu dute ekitaldia, gaur egun oraindik ere euskal gizartearen zati batean dirautenetan. Bereziki, ETA erakunde terrorista elikatu zuen gorrotoaren diskurtsoa. Memoria Eguna urtero azaroaren 10ean ospatzen da Euskadin 2010ean ezarri zenetik, Patxi López lehendakariaren agintaldian, terrorismoaren biktimak gogoratzeko helburuaz.

Celso Recioren (ETAk 1985ean Santurtzin hil zuen Guardia Zibilaren kaboa zen Eugenio Recio Garciaren semea), Nerea Barriosen (ETAk 1988ko irailaren 17an hil zuen José Luis Barrios ostalari santurtziarraren alaba) eta Veronique Caplanne-ren (GALek 1985ean Biarritzen hil zuen Robert Caplanne-ren alaba) testigantza izan dira ekitaldiko protagonistak. Publikoaren artean terrorismo jihadistaren biktimak ere egon dira. Biktimekin batera, Mikel Torres Portugaleteko alkateak, Florencio Dominguez Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroko zuzendariak eta Denis Itxaso EAEko Gobernuaren ordezkariak ere hitz egin dute. Politika-arloko, epailetzako eta biktimen ordezkariek ekitaldian osatu dute publikoa.

Denis Itxaso EAEko Gobernuaren ordezkariak hitzaldian azaldu zuenez, “gure gizarteak pairatu zuen gaixotasun soziala ez dela sendatuko terapia egokirik gabe, ezta eragile politiko eta sozial guztien beharrezko birsortze etikoaren aldeko borondate irmorik gabe ere”. Itxasoren arabera, “oroimenaren ispiluak itzultzen digun irudia gizarte batena da, zein, batzuetan, adeitsua zen, beste batzuetan, moldakorra eta besteen minarekin zerikusirik ez zuena. Baina baita konprometitua eta solidarioa ere, ez dezagun ahaztu”.

Behin baino gehiagotan esan duen bezala, Itxasok hitzaldian azpimarratu zuen “GAL ez zela inoiz gertatu behar eta mina eragiten eta Talioaren Legea elikatzen baino ez zuela lagundu”. Horregatik, azpimarratu du “Giza Eskubideen defentsa ez dela sinesgarria integrala eta koherentea ez bada, eta mehatxu terroristaren aurrean askatasuna, demokrazia eta Zuzenbide Estatua defendatu izanak ematen digun legitimitatetik, berriz ere GALen existentzia gaitzesten dugu, gurea den mina eragin zuen izugarrikeria handia izan zelako, eta Estatuari kreditua eta zilegitasuna kendu zizkiolako”.

Itxasoren arabera, “gure gizarteak pairatu zuen gaixotasun soziala ez da sendatuko terapia egokirik gabe, ez eta eragile politiko eta sozial guztien borondate sendorik gabe ere beharrezkoa den birsortze etikoaren alde”. Gaineratu duenez, “oroimenaren ispiluak itzultzen digun irudia besteen minaren aurrean batzuetan, adeitsua zen eta, beste batzuetan, moldakorra eta arrotza bizi izan zen gizarte batena da. Baina baita konprometitua eta solidarioa ere, ez dezagun ahaztu”.

Hitzaldian nabarmendu duenez, “demokraziak terrorismoa garaitu du. Hori egia da. Orain sartzen ari garen ahalegin partekatua izan behar da hura sostengatu zuen eta gizarte-babes ukaezina eman zion diskurtsoa garaitzea. Ez zen inoiz heriotza justifikatzeko arrazoirik egon, nahiz eta arrazoi asko argudiatu ziren krimena sostengatzeko eta hiltzaileen erantzukizun etikoa lausotzen saiatzeko.

 

Gorrotoaren diskurtsoak bizirik diraute

ETA iraungi den arren, sustatu zuten gorrotoaren diskurtso jakin batzuek bizirik iraun dute desagertu zenetik, Gobernuaren ordezkariak adierazi du. “PPri lotutako gazte bati ukabilkada jotzea edo gau-festa batean koparen edukia gainetik botatzea. Pintada edo tweet beldurgarri eta mehatxagarri bat. Gaur egun horrelako keinuak egiten dituztenek helburu edulkoratua lortu nahi dute, ez  dagoeneko heriotza fisikoa, baizik eta etsaiaren heriotza zibila, presioaz eta seinalamenduaz. Heriotza desagertzen da, bai; baina justifikazio-diskurtsoak bere horretan dirau”.

Gorroto-diskurtsoak gainditzeko ezinbestekoa da giza eskubideen begirada integrala, osoa eta koherentea, Itxasoren arabera. “Gorroto-diskurtsoak taburik gabe deslegitimatzeko lanari aurre egiteko adorea izan behar dugu. Argitasunerako zein Zuzenbide Estatuaren koherentzia eta bizikidetzaren oinarri diren berme demokratikoak aldarrikatzeko garaia da. Demokrazia ahuldu egiten da biolentoei txanpon berarekin erantzuten dienean, eta ezin da onartu lehen edo bigarren mailako biktimak egotea, fanatismoaren biktimak bakarrik baizik”.

Itxasok azpimarratu zuen hezkuntzaren “gailentasuna” gai horri aurre egiteko. “Apustu egin behar dugu ikastetxeak erreferente bihur daitezen aniztasunean bizikidetzarako gune gisa”.