Estatuko Meteorologia Agentziak aurreikusi du neguko euri-defizitak udaberrian ere jarraituko duela Euskadin

Estatuko Meteorologia Agentziak aurreikusi du neguko euri-defizitak udaberrian ere jarraituko duela Euskadin

17/03/2022

  • Kostaldean tenperaturak balio klimatologiko normalen barruan egongo dira; Araban, berriz, beroagoa izateko probabilitate handiagoa dago. Prezipitazioei dagokienez, balio normaletan geratuko dira Bizkaian eta Gipuzkoan; Araban, aldiz, prezipitazioak normalean baino txikiagoak izan daitezke

 

Margarita Martín Estatuko Meteorologia Agentziaren (AEMET) EAEko lurralde-ordezkariak udaberri honetarako iragarpen klimatologikoa aurkeztu du gaur Donostian, Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkariordetzaren egoitzan. Gainera, Margarita Martinek joan den neguaren laburpen meteorologikoa aurkeztu du.

Margarita Martinek aurreratu duenez, Euskal Herriko kostaldean 2022ko udaberriak balio klimatologiko normalen barruko tenperatura izango du eta Araban, berriz, ohi baino beroagoa izateko probabilitate handiagoa dago. Prezipitazioei dagokienez, balio normaletann geratuko dira Bizkaian eta Gipuzkoan eta Araban, aldiz, prezipitazioak normalean baino txikiagoak izan daitezke.

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko AEMETen ordezkariak bere laburpenean azpimarratu duenez, antizikloi kontinentalak urtarrilean eta otsailaren lehen erdian irauteak egun hotzak eta gauez maizko izozte eragin zituen, kostaldean ere bai, eta barnealdean laino ugari sortu zituen. Izan ere, Margarita Martinek gogora ekarri duenez, “Vitoria-Gasteizek izozte egunen kopuruaren efemerideak ia-ia gainditu ditu urtarrilean. Egun bat falta izan zen izozte egunen aurreko errekorra berdintzeko. Egunak, ordea, oso eguzkitsuak izan ziren. Horregatik, eguzki-orduen  gehiegikeria dago 2022ko negu honetan”.

Hala ere, otsailaren erdialdetik aurrera antizikloiak depresio atlantikoei utzi zien lekua, eta horiek tenperaturak asko leundu zituzten. “Data horretatik aurrera, aro epel eta lehorra hasten da, atzo, martxoak 16, arte. Garai epel eta lehor honen barruan Saharako hauts ugari iritsi da, horrek aste honetako lokatz-euri ahulak eragin dituena.

Laburbilduz, negua epel samarra izan da Euskal Herrian eta apur bat lehorra. Ezaugarri horiek Penintsulako eta Balear Uharteetako gainerako Behatokiekin erkatzen dira, baina Euskadin ez dira hain nabarmenak izan. Azpimarratzekoak dira urtarrilaren 1eko tenperatura-datuak, hilabete horretako tenperatura maximo absolutuaren efemerideak izan baitira behatoki batzuetan. Igeldokoan (22,6º), zaharrenekoan, 1928tik. Hondarribikoan (24,4º), 1955etik.

Gainera, euria ohikoa baino txikiagoa izan da. Urtarrilaren 9tik ez da prezipitazio handirik izan Euskadin. Olatuei dagokienez, hondoko olatu-tren ugari iritsi dira euskal kostaldera. Urtarrilean eta otsailean 7 metroko altuera adierazgarria lortu zen. Martxoaren lehen erdian 5,5 metrora iritsi da.