Gobernuak 18,8 milioi euro bideratuko ditu Euskadira arlo estrategikoak indartzeko bost I+G+B planetarako

Gobernuak 18,8 milioi euro bideratuko ditu Euskadira arlo estrategikoak indartzeko bost I+G+B planetarako

27/03/2023

  • Gobernuak kofinantzatzen eta kogobernatzen ditu planak, Eusko Jaurlaritzarekin batera; guztira, 32,8 milioi euro mobilizatzen dituzte.

 

  • Denis Itxaso: “Plan Osagarriek autonomia erkidegoen arteko lankidetza eta sare-lana ahalbidetzen dute, eta, horrela,  lurralde bakoitzaren ekarpenak herrialdearen erronka komunei laguntzen die”.

 

  • Planek Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren finantzaketa dut eta Euskadi oso aurreratuta dagoen ikerketa-lerroetako inbertsioak indartzen dituzte.

 

Espainiako Gobernuak dagoeneko 18,8 milioi euro bideratu ditu Euskadira bost plan Osagarritara, hainbat esparrutan I+G+B programak bultzatzeko. Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak batera gobernatutako eta finantzatutako planak dira, Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan. Bost Plan Osagarriek Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren finantzaketa dute eta Euskadi oso aurreratuta dagoen ikerketa-lerroetako inbertsioak indartzen dituzte. Guztira, bost planek 32,8 milioi euro mobilizatzen dituzte: Espainiako Gobernuak 18,8 milioi euro eta Eusko Jaurlaritzak 13,9 milioi euro. Denis Itxaso Gobernuaren ordezkaria, Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuarekin batera, Planetako bat garatzen den zentroetako batean, Donostia International Physics Center (DIPC) zentroan, izan da gaur. Hezkuntza Sailak hiru plan babestuko ditu eta beste biak Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren mende egongo dira.


Plan Osagarriak Gobernuak sortutako tresna bat dira autonomía erkidegoekin batera gobernatutako eta finantzatutako arlo estrategikoetan ikerketa-programak abian jartzeko. Itxasok adierazi duenez, “Plan Osagarriek autonomía erkidegoen arteko lankidetza eta sare-lana ahalbidetzen dute, eta lurralde bakoitzaren ekarpenak herrialdearen erronka komunei laguntzen die, bai eta gure ekonomiarako neurri eraldatzaileak abiarazteko prozesua bizkortzen ere”. Gainera, “Plan hauek aukera ematen dute administrazio zentralaren, komunitateen eta Europako funtsen ahaleginak herrialde gisa eta gizarte gisa espero ditugun funtsezko erronken aurrean lerrokatzeko”.

 

Guztira, 2025era arte 444,8 milioi euro mobilizatuko diren zortzi Plan Osagarri aurreikusi dira. Horietatik 285,4 milioi Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak finantzatuko ditu, aurrekontu osoaren % 64, eta gainerako % 36 autonomia erkidegoek, 159,4 milioi eurorekin. Euskadiren kasuan, Eusko Jaurlaritzak bost planetan parte hartzen du: Biodibertsitatea (395.650 euro ematen ditu eta Gobernu zentralak 734.779 euro); Osasunari aplikatutako bioteknologia (4,5 milioi euro eta beste 4,5 milioi Gobernu zentralak); Komunikazio Kuantikoa (3.189.383 milioi euro eta beste 5.810.617 Espainiako Gobernuak); Energia eta Hidrogeno Berriztagarria (1.269.460 euro eta beste 2.279.000 Gobernu zentralak) eta Material Aurreratuak (4.641.000 milioi euro eta 5.559.000 Espainiako Gobernuak).

Euskadin garatutako bost Plan Osagarrietan XXX ikerketa-zentrok eta XXX unibertsitatek baino gehiagok parte hartzea aurreikusten da, non XXX zientzialari eta teknikarik baino gehiagok lan egingo duten.

 

Osasunari Aplikatutako Bioteknologia Plana

 

Programa hau medikuntza pertsonalizatuan diagnostiko, pronostiko eta terapia aurreratuak edo bideratuak egiteko tresnak garatzera bideratuta dago. Euskadik ikerketa-gaitasun garrantzitsuak ditu esparru horietan, hala nola Basque Resource for Electron Microscopy (BREM), kriomikroskopia elektronikoko plataforma (CrioME), medikuntza pertsonalizatuari aplikatutako egiturazko biologiarako teknologia berezi eta disruptiboa duena.

 

Euskal sistemaren beste indarguneetako batzuk hauek dira: Biocruces Osasun Ikerketa Institutua, BIOEFen; EHUko Biofisika Unitatea; Mondragon Eskola; AZTI, TECNALIA, TEKNIKER eta VICOMTECH zentro teknologikoak, bai eta Biogune IKZ ere.

 

Komunikazio Kuantikoko Plana

 

Programa honek teknologia digital kuantikoen garapena eta inplementazioa bultzatu nahi du. Helburua da Espainian segurtasun handiko komunikazio-azpiegitura sortzea, Europako industria kuantikoa babestea eta industria-sektore berri bat bultzatzea enpresa berriekin eremu digitalean eta zibersegurtasunean. “Mehatxu anitzen aurrean komunikazioen segurtasuna bermatzea da helburua”, adierazi du Itxasok.

 

Eusko Jaurlaritzak 2021ean jarri zuen abian Ikur 2030 Estrategia, non teknologia kuantikoak lau nitxo edo eremu estrategikoetako bat diren, neurozientziekin, neutrionikarekin, superkonputazioarekin eta adimen artifizialarekin batera.

 

Energia eta hidrogeno berriztagarrien plana

 

Energia eta Hidrogeno Berdearen Plan Osagarriak ekintza estrategikoak planteatzen ditu, Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiarekin (CSIC) koordinatuta   egingo direnak, hidrogeno berdea sistema energetikoa elektrifikatzeko irtenbide gisa ezartzeko, txertatzeko eta finkatzeko, bai eta garraioa eta industria deskarbonizatzeko ere. Jarduteko beste ildo batzuen artean, energia berriztagarritik eta off-shore energia eolikotik abiatuta tenperatura baxuko hidrogeno berdea sortzea, presioan biltegiratzeko eta hidrogeno berdea hornitzeko sistemak garatzea eta Energia Biltegiratzeko Ikerketa Zentro Nazionala abian jartzea daude.

 

Biodibertsitate Plana

 

“Biodibertsitatearen esplorazioa, azterketa eta prospektiba: Garapen jasangarrirako 2030 estrategiari eman dakizkiokeen erantzunak aldaketa globaleko eszenatoki batean” izeneko programa honen helburua naturan oinarritutako konponbideak garatzea da, jarduera antropikoek naturan nola eragiten duten kontuan hartuko dutenak, Biodibertsitatearen krisia geldiarazteko eta, aldi berean, sistema naturalak klima-aldaketara egokitzea eta arintzea ahalbidetuko dutenak.

 

Material Aurreratuen Plana

 

Programa honek eraldaketa teknologiko berrirako funtzionalitate aurreratuak dituzten materialei buruzko diziplina anitzeko ikerketa garatu nahi du. Adibidez, 2D mugan sortzen den fisika berria, bere aplikazioei begira, edo energiarako materialen ikerketa, ekonomia berde eta erresiliente bateranzko trantsizio energetikoan giltzarri diren material eta prozesu berritzaileak garatuz eta integratuz.

 

Euskadiren parte-hartzea Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien esparruetan zentratuko da (osagai elektronikoak eraginkortasunez fabrikatzeko materialak, informazioa biltegiratzeko eta prozesatzeko kontzeptu berriak, detekzio optimoa, etab.), Mugikortasuna; eta Habitat eta Ingurumena.