Sexu-esplotazioaren biktima ziren 13 emakume askatu dituzte Bizkaian

Sexu-esplotazioaren biktima ziren 13 emakume askatu dituzte Bizkaian

14/03/2023

  • Zazpi pertsona atxilotu eta hiru miaketa egin dituzte Barakaldon, Bilbon eta Fruizen, Bizkaian
  • Erakunde kriminalak Bilboko Zorrotza auzoko etxe batean konfinatzen zituen biktimak, non baldintza penagarri eta osasungaitzetan bizi ziren eta kokaina kontsumitzera eta eguneko 24 orduetan bezeroak onartzera behartzen zituzten

 

Guardia Zibilak, Alipar operazioaren barruan, sexu-esplotaziorako eta droga-trafikorako gizakien salerosketan aritzen den erakunde kriminal bateko zazpi pertsona atxilotu ditu. Operazioan 13 emakume askatzea lortu da, sexu-esplotazioaren biktimak, esku-hartzearen unean trama kriminalaren kontrolpean zeudenak.

Jarduerak iraun duen bitartean, hiru etxe miatu dira Bizkaiko Barakaldo, Bilbo eta Fruizen.

Ikerketa lekuko babestu batek Guardia Zibilaren aurrean sexu-esplotaziora bideratutako gizakien salerosketaren delitu diren gertakariak deklaratu ondoren hasi zen.

Erakunde kriminalak Hego Amerikako herrialdeetan erakartzen zituen emakumeak, batez ere Paraguain eta Kolonbian, beren jatorrizko herrialdeetan zuten ahultasun-, beharrizan- eta pobrezia-egoera aprobetxatuz, etorkizun handiko bizitza- eta lan-baldintzak eskainiz.

Biktimak lekualdatzeko, hainbat geldialdi egiten zituzten Europako herrialde desberdinetan Bilbora , azken mugara, iritsi arte. Han, benetako lan-egoeraren berri ematen zieten eta prostituitzera behartzen zituzten.

Biktimen baldintzak penagarri eta osasungaitzak ziren. Erakundeko kideek egunero kontrolatzen zituzten emakumeak, bai eta telebista-zirkuitu itxien bidez ere, eta esplotazio-tokitik egunean ordubete bakarrik irten ahal izan zuten. Halaber, eguneko 24 orduetan bezeroak onartzera behartu zituzten, asteko zazpi egunetan. Festa tematikoak ere antolatzen zituzten, non biktimek bezeroen eskaerak onartu behar zituzten.

Agenteek egiaztatu dutenez, erakundea gutxienez 2017. urtearen hasieratik ari zen  lanean, eta hainbat herrialdetatik etorritako biktima ugari kontrolatu ahal izan zituen.

Askatu zituztenean, FIET GRATIA GKEaren laguntza izan zuten biktimek, bakoitzak behar zitzakeen beharrei erantzuteko.

Erakundearen lidergoa emakume batek, beste bost emakumek eta gizon batek hartzen zuten, eginkizun desberdinak egiten dituztenak.

Barakaldon, Bilbon eta Fruizen egindako sarrera eta erregistroetan, 35.000€ baino gehiago atzeman zituzten eskudirutan, bai eta honako hauek ere: banaketarako eta kontsumorako kokaina, marihuana, telefono mugikor ugari, ordenagailuak, TPV gailuak, monitoreak, CCTV grabagailua, sildenafilozko eta amoxizilinazko pilula ugari, bai eta ikerketarako interesgarri diren dokumentu ugari ere. Hainbat banku-kontu, higiezin eta ibilgailu blokeatu dira.

Atxilotuei honako delitu hauek egozten zaizkie: gizakien salerosketa, prostituzioa eta sexu-esplotazioa, osasun publikoaren aurkakoak, kapitalak zuritzea, erakunde kriminaleko kide izatea eta atzerriko herritarren eskubideen aurkakoak.

Operazioa Alacanteko Polizia Judizialeko Unitate Organikoko Emakume eta Adingabeen Taldeak, Bizkaia eta Unitate Zentral Operatiboko Gizakien Salerosketako Sekzioak gauzatu dute, eta parte hartu dute Bilboko Postuko Ikerketa Arloko guardia zibilek, Pegaso Taldeak eta Bizkaiko Guardia Zibilaren Komandantziako Erreserbako Nukleoak, Vitoria-Gasteizko eta Madrilgo Zerbitzu Zinologikoek eta Ekintza Azkarreko Taldeko kideek.

Ikerketa Bilboko Instrukzioko 6. Epaitegiak zuzendu du.