Osasun Ministerioak COVID-19aren aurkako Paxlovid antibiralaren 556 tratamendu eman dizkio Euskadiri

Osasun Ministerioak COVID-19aren aurkako Paxlovid antibiralaren 556 tratamendu eman dizkio Euskadiri

28/03/2022

  • Lehenengo entrega da eta datozen asteetan osatuko da

 

Osasun Ministerioak COVID-19aren aurkako Paxlovid antibiralaren 556 tratamendu eman dizkio Euskal Autonomia Erkidegoari. Gaixotasunaren progresioa saihesten duen eta arrisku-faktoreak dituzten paziente arinetan ospitaleratzea eta heriotza prebenitzen dituen sendagaia da. Paxlovid sendagaiaren 344.000 tratamendu oso erosi eta banatzeko akordioa sinatu zuen Gobernuak joan den ostegunean Pfizer España konpainiarekin eta astelehen honetan, martxoaren 28an, lehen 11.900 tratamenduak banatu ditu autonomia-erkidegoen artean. Datozen egunetan gainontzeko botikak emango dira, 2022ko lehen hiruhilekorako 50.000 tratamenduko kopurua osatu arte.

Euskadiren kasuan, lehen entrega 556 tratamendukoa izan da, horrela banatuta: Arabako Unibertsitate Ospitaleko farmaziarako 83 tratamendua; 183, Donostia Unibertsitate Ospitalerako eta 290 Basurtuko Unibertsitate Ospitalerako.

Paxlovid tratamendua ahalik eta azkarren eman behar da COVID-19a diagnostikatu ondoren eta sintomak hasi ondorengo bost egunen barruan; horregatik, oso garrantzitsua da diagnostikotik administraziora arteko prozesua antolatuta egotea eta arina izatea. Ahotik hartzeko abantaila du eta, horri esker, paziente arinei tratamendu anbulatorioa egin dakieke, COVID-19 larrira aurrera egiteko arrisku-faktoreekin.