Delegacions
- Delegacions
- Què és l'Administració General de l'Estat al Territori?
- Normativa
- Delegacions del Govern
- Delegació del Govern a la Comunitat Autònoma d’Andalusia
- Delegat del Govern
- Actualitat
- Proyectos, Campañas e Información
- Servicios y Directorio
- Subdelegació del Govern a Sevilla
- Subdelegació del Govern a Almeria
- Subdelegació del Govern a Cadis
- Subdelegació del Govern a Còrdova
- Subdelegació del Govern a Huelva
- Subdelegació del Govern a Jaén
- Subdelegació del Govern a Màlaga
- Subdelegació del Govern a Granada
Gobernuak abenduko uholdeek kaltetutako eremuen konponketen egoeran interesa agertu du
28/09/2022
Lurralde Koordinazioko Idazkari Nagusiaren bisita
- Miryam Alvarezek, Denis Itxaso Gobernuko ordezkariarekin, Vitoria-Gasteizko, Eibarko eta Barakaldoko alkateekin batera, uholdeek udal-azpiegituretan eta bide-sarean eragindako kalteen konponketak ezagutu ditu
Miryam Álvarez Lurralde Koordinazioko Idazkari Nagusiak joan den abenduko uholdeek Euskadin kaltetutako zonalde batzuk bisitatu ditu gaur eta horrela bertatik bertara ezagutu du udalek egin dituzten konponketen egoera. Alvarez Denis Itxaso Espainiako Gobernuko ordezkariarekin, Gorka Urtaran Vitoria-Gasteizko alkatearekin, Jon Iraola Eibarkoarekin eta Amaia del Campo Barakaldoko alkatearekin batera ibili da kaltetutako zenbait gunetan. Alkateek eta teknikariek idazkariari azaldu diote urak kaltetutako udal-azpiegituretan egin diren konponketen egoera.
Gobernuak 6,6 milioi euro bideratu ditu Euskadira 2021eko abenduko uholdeen ondorioz kalteak jasan zituzten 50 euskal udal baino gehiagotara. Barakaldoren kasuan, Lurralde Koordinazioko Idazkari Nagusiak bertatik bertara ezagutu zuen La Constancia auzoan izandako luizi baten ondoriozko konponketa (55.442 euroko ekarpena Lurralde Politikako Ministeriotik), Zubileta kalean (33.380 euro) eta Agirre inguruan (47.88 euro). Amaia del Campo alkateak eta Jon Andoni Uria Auzoetarako eta Hirirako obra eta zerbitzuak kudeatzeko zinegotziak egoeraren berri eman zioten.
Vitoria-Gasteizen, Alvarezek, Gorka Urtaran alkatearekin batera, Gamarrako udal-parkean dauden eta obrak egin diren hiru ekipamenduak ikustatu ditu: igerileku olinpikoa, familiarra eta ponpaketa zein arazketa gela. Guztira, Gobernuak 465.000 euro jarri ditu konpontzeko eta prest jartzeko.
Bestaldean, Eibarren, Idazkariak Jon Iraolarekin Unbe kirol-gunera eta Pagaegiabeletxe baserrira sartzeko mendi-hegaleko luizia konpontzeko lanak bisitatu zituen. Guztira, Ministerioak ia 100.000 euro jarri ditu konponketa horietarako.