Hobe ‘iruzkinak’ erabiltzea eta ez e-maila

15/11/2009

Batzuetan, kontsulta baten barruan nahi izaten dugu beste estatuko agintearekin harremanetan jartzea. Aginte horren harreman-datuen bidez, telefonoa, posta elektronikoaren helbidea edo posta-helbidea, e.a. lor ditzakegu.
Dena den, gogoratu behar dugu abantaila ugari dituela IMIn dagoen ‘iruzkinak’ aukera erabiltzeak:

  • Segurtasuna: informazioa ez da IMItik ateratzen, eta IMIn informazioa modu zifratuan sartzen eta gordetzen da (bitarteko gutxik berma dezakete hori maila egokian).
  • Itzulpenak: iruzkinetan idatzitako testuak automatikoki itzultzeko aukera eskaintzen da IMIn.
  • Txostenak: iruzkin guztiak jasota geratzen dira (kronologikoki, data jarrita, e.a.) sistemak sortzen dituen txostenetan; hortaz, jarduera guztiak dokumenta daitezke.
  • Abisuak: IMIk posta elektronikoaren bidez abisatzen du iruzkin berriak iritsi direla (horrela, jakinarazpen horren bidez edozein berri jaso dezakegu uneoro).

Iruzkinak kontsultaren edozein unetan sar daitezke. Kontsultaren pantailaren ‘amaieran’ aurkitzen dira, ekintza-botoien aurretik. Iruzkina idatzi (nahi den hizkuntzan) eta ‘gorde iruzkina’ sakatu besterik ez da egin behar, iruzkin hori kontsultan gorde eta beste aldeari jakinaraz diezaion, hark irakurtzeko (eta ondorioz beste iruzkin batekin erantzuteko, beharrezkoa izanez gero).