Tokiko Administrazioaren Batzorde Nazionala (CNAL)

Toki Administrazioaren Batzorde Nazionala Estatuko Administrazio Orokorraren eta Toki Administrazioaren arteko lankidetzarako organo iraunkorra da.

Toki Administrazioaren Batzorde Nazionala honako organo hauek osatzen dute: Osoko Bilkura eta bi azpibatzorde, hau da, Toki Administrazioarekiko Lankidetzarako Azpibatzordea eta Ekonomia, Finantza eta Zerga Araubidearen Azpibatzordea.

Bai Osoko Bilkura bai azpibatzordeak urtean bitan gutxienez bildu behar izango dira.

Batzorde honen eskumena da:

  1.  Txostena egitea, honako kasu hauetan:
  • Toki Administrazioari eragiten dioten gaietan Estatuaren eskumenekoak diren lege-aurreproiektuak eta administrazio-xedapenen proiektuak.
  • Toki Korporazioen zorpetze-eragiketak baimentzeko irizpideak.
  • Aldez aurretik eta Ministroen Kontseiluak Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 61. artikuluan xedatutakoa aplikatzea erabakitzen duen kasuetan.

             2. Gobernuari proposamenak eta iradokizunak egitea toki-                                                administrazioaren arloan,  eta, bereziki, gai hauei buruz:       

  • Toki Erakundeei eskumenak ematea eta eskuordetzea.
  • Estatuaren dirulaguntzak, kredituak eta transferentziak Toki Administrazioari banatzea.
  • Toki ogasunek Estatuaren tributuetan duten partaidetza.
  • Estatuko Aurrekontu Orokorren aurreikuspenak, Toki Erakundeei eragiten dietenak.

.