Zerbitzuak

Agiritegiak honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu:

KONTSULTA

Posta arruntez edo e-mailez egindako kontsulta

Ikertzaileak posta arruntez edo e-mailez eska dezake zaintzen diren funtsei eta ematen diren zerbitzuei buruzko informazio orokorra. Era berean, Ageritegian dauden dokumentu-iturriak bilatzeko eta aurkitzeko eska dezake.

Agiritegiak kontsulta horiei erantzuten die deskribapen-tresnen bidez lor daitekeen informazioa erabiltzera mugatuz eta, beraz, ez du erabiltzailearentzako ikerketarik egiten. Artxiboak bere esku jartzen dituen baliabideak erabiliz egin behar ditu sakoneko ikerketak.

Formulario elektronikoaz egindako kontsulta

Era berean, kontsultak Ministerioaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen formulario normalizatuaren bidez egin daitezke (egoitza elektronikorako esteka-Acceda).https://sede.administracionespublicas.gob.es/procedimientos/choose-ambit/idp/350


FUNTSAK ESKURATZEKO ETA KONTSULTATZEKO ALDEZ AURRETIKO HITZORDUA

Lurralde Politikako Ministerioaren Agiritegi Zentralean gordetako dokumentuen sarbidea eta kontsulta azaroaren 18ko 1708/2011 Errege Dekretuak arautzen du, zeinaren bidez, Agiritegien Espainiako Sistema ezartzen den eta Estatuko Administrazio Orokorraren eta haren Erakunde Publikoen Agiritegien Sistema eta haren sarbide-araubidea arautzen diren.

Sarrera librea eta doakoa da, baina herritarrek honako hauen bidez egiaztatu behar izango dute beren nortasuna:

• Nortasun Agiri Nazionalaz (NAN), espainiarren kasuan.

• Atzerritarren identifikazio-zenbakiaz (AIZ).

• Pasaporteaz.

Agirtegiak ikertzaileen esku jartzen ditu beren esku dauden deskribapen tresna guztiak (katalogoak, inbentarioak, entregen zerrendak).

ERREPROGRAFIA ZERBITZUA

Artxibo Zentralak bertan zaindutako dokumentuen kopia sinpleak ematen dizkie ikertzaileei, paperean edo euskarri elektronikoan.

ZIURTAGIRIAK ETA KONPULTSAK

Artxiboak gordetzen duen dokumentazioaren ziurtagiriak eta kopia konpultsatuak ematen ditu. Horiek idatziz eskatu behar zaizkio postontzi korporatiboari:

archivocentral.sgt@correo.gob.es