Delegacions
- Delegacions
- Què és l'Administració General de l'Estat al Territori?
- Normativa
- Delegacions del Govern
- Delegació del Govern a la Comunitat Autònoma d’Andalusia
- Delegat del Govern
- Actualitat
- Proyectos, Campañas e Información
- Servicios y Directorio
- Subdelegació del Govern a Sevilla
- Subdelegació del Govern a Almeria
- Subdelegació del Govern a Cadis
- Subdelegació del Govern a Còrdova
- Subdelegació del Govern a Huelva
- Subdelegació del Govern a Jaén
- Subdelegació del Govern a Màlaga
- Subdelegació del Govern a Granada
Marisol Garmendia: “Ertzaintzak babes-maila homologatzea oso berri ona da tratu txarren biktima diren emakumeentzat”
28/05/2024
- Gobernuaren ordezkariak balioetsi du Ertzaintzaren protokoloa gainerako Autonomia Erkidegoetakoei egokitzea
Marisol Garmendia Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezkariak adierazi du pozik dagoela Ertzaintzak bere gain hartu duelako Espainiako gainerako lurraldeetan aplikatzen den tratu txarren biktimak babesteko protokoloa. "Babes-mailaren homologazioa oso berri ona da tratu txarren biktima diren emakumeentzat", dio Garmendiak.
Irizpide-aldaketarekin, emakume biktimak beste Erkidego batzuetatik Euskadira iristen diren segurtasun-mailari eutsiko zaio. "Ahalegin guztiak egin behar ditugu duela urtebete Maialenen hilketarekin gertatu zena errepika ez dadin", gogorarazi du Gobernuko ordezkariak. Orduan, Valentziatik etortzean zeukan muturreko babes-maila oinarrizko mailara jaitsi zen.
"Administrazio bakoitzaren eskumenak alde batera utzita, guztiaren gainetik dagoen ongia tratu txarren biktima diren emakumeak babestea da. Inplikatutako estamentuen eskuduntzak (polizialak, judizialak, administratiboak...) emakumeen segurtasuna bermatzearen zerbitzura jarri behar dira. Ezin dute helburu komun hori oztopatu", nabarmendu du.