Balioztatzeko koordinatzailea, atzipenekoa, eskaerena, lotetsia… zer da hau guztia?

21/05/2009

Agintaritza batek harremana izan dezakeen koordinatzaile mota ezberdinek zein paper jokatzen dutenari buruzko zalantza ohikoa da (bai agintaritza eskudunek bai koordinatzaile berek): balioztatzeko koordinatzailea, eremu legegile bat atzitzeko koordinatzailea, eskaeren koordinatzailea edo koordinatzaile ‘lotetsi’ soila.

Agintaritza bakoitzarentzat IMI sistemak balioztatzeko koordinatzaile bakarra definitzen du. Gainera, esparru legegile bakoitzeko (zuzentarau bakoitzeko) atzipeneko koordinatzaile bakarra eta eskaeren koordinatzaile bat edo gehiago daude, beste agintaritzak edo koordinatzaileak behatzaile gisa lotzeko aukera izateaz gain. Prestakuntzan gutxitan azaltzen / nahikoa ulertzen den gaia da eta horregatik horren inguruan jarduten gara 2. buletinean, hemen kopiatzen duguna (informazioa pantailako kapturez lagunduta ikusi nahi baduzu jo <2. buletina>-ra).
 
Balioztatzeko koordinatzailea (erregistroko eta datuen kudeaketako arduraduna)”, hasiera batean behintzat, sisteman agintaritza lehen aldiz sortu duena da. Bakarra dago agintaritza bakoitzerako (ez ditu esparru legegileak bereizten) eta agintaritzaren izen ofiziala aldatzeko eta ardura duen agintaritzetako erabiltzaile-administratzaileen pasahitzak ‘berrabiarazteko’ gaitasuna du. Rol hori beste koordinatzaile bati pasa diezaioke, beharrezkoa izanez gero. Bere datuak, ‘Agintaritza’ irtengunean daude.
 
Osagarri moduan, esparru legegile bakoitzeko (zuzentarau bakoitzeko) atzipeneko koordinatzaile bakarra eta eskaeren koordinatzaile bat edo gehiago defini daitezke.
 
Atzipeneko koordinatzaile (esparru legegilea atzitzearen arduraduna)” bakarra, hasiera batean behintzat, agintaritza emandako esparru legegilera atzitzeko baimena eman duena da. Hainbat agintaritza eskudun edo koordinatzaile lotetsi, esparru legegilean bideratutako eskaeren laburpen orokorretarako sarbideaz (monitorizazio soila). Zuzentarau bakoitzerako atzipeneko koordinatzailearen eta agintaritza lotetsien datuak ‘Parametroak’ irtengunean daude -> Dagokion esparru legegilearen ‘Informazio orokorra’.

Eskaeren koordinatzaile” bat edo gehiago (soilik agintaritza eskudunetan, ez koordinatzaile mota ezberdinetan), eskalatze/gainbegiratze prozesuetan parte hartzeko gaitasuna dutenak dira. Zuzentarau bakoitzerako eskaeren koordinatzaileen datuak ‘Parametroak’ irtengunean daude -> Dagokion esparru legegilearen ‘Informazio eskaera’.