Lurralde
- Lurralde
- Autonomia politikoa
- Autonomia estatutuak.
- Intsuldaketak zereginak eta zerbitzuak
- Errege-dekretu aldaketa
- Funtzionamendu-arauak, Transferentzia batzorde mistoak
- Informazio orokorra eta estatistikak osoko bilkuretan onartutako: jabetzen intsuldaketa eta transferentzien batzorde mistoei buruzko estatuko Legegintzaldi bakoitzeko
- Eskualdaketak estatuko Legealdi XV buruzko oinarrizko datuak
- Eskualdaketak estatuko Legealdi XIV buruzko oinarrizko datuak
- Eskualdaketak estatuko Legealdi XIII buruzko oinarrizko datuak
- Eskualdaketak estatuko Legealdi XII buruzko oinarrizko datuak
- XI. estatuko Legealdi intsuldaketak buruzko oinarrizko datuak
- Eskualdaketak estatuko Legealdi X buruzko oinarrizko datuak
- Eskualdaketak estatuko ix. legegintzaldiko buruzko oinarrizko datuak
- Buruzko VIII. legealdiko oinarrizko datuak eskualdaketak estatuko
Arazoak pasahitzarekin
10/12/2009
Erabiltzaile batzuek ondorengoa esaten digute: “mezu bat ateratzen zait, eta mezuan dio (pasahitza) ez datorrela bat Windowsen agertzen denarekin”.
Egoera horretan aurkitzen bazara, ziur aski ‘ST’ esango zenuen (egun batean) Windowsek pasahitza gordetzea proposatu zizunean. Aukera hori ez dugu gomendatzen (ez soilik IMIrekin, baizik eta orokorrean). Hain zuzen ere, makina bati zure pasahitza ikasteko eskatzen diozunean, segurtasuna murriztu egiten diozu nolabait, makina horretan sartzen den edonork zure erabiltzaile-izena –erraz- jakitean, pasahitza ‘saltatu’ ahal izango baitu. IMIk tarteka eskatzen du kode sekretuaren 12 letretatik hiru jakitea, eta eskerrak horri.
Windowsek emandako proposamenari ‘baietz’ esan bazenion, lehendabizi erabilitako pasahitza gordeko zenuen ziurrenik (aldi baterakoa) eta ez behin betikoa. Behin betiko hori beranduagoa beste behin betiko batekin aldatu behar da. Behin betiko pasahitza aldi baterakoa ez denez, gatazka sortzen da (hots, sistemak gogoratzen eta automatikoki idazten duen pasahitza ez da zuzena).
Bi irtenbide daude:
1) Windowsi esatea ikasi duen pasahitz hura ahazteko (horretarako baliteke denbora pixka bat behar izatea; beraz, hobe zure antolakuntzako informatikariekin harremanetan jartzea gida zaitzaten.
2) ‘Bat ez dator’ mezua agertzen denean, era honetako beste aukera bat ere agertzen da: ‘Nahi duzu Windowsek gordeta duen pasahitza idatzi duzun pasahitz berriarekin ordezkatzea?’ Bai esaten badiogu, pasahitz berria gordeko du (idatzi ezazu behar bezala).
Guk gomendatzen dizugu (lehenago edo beranduago) lehen aukera hautatzea eta sartu behar duzun bakoitzean pasahitza idaztea.
Bigarren aukerarekin, Windows erabiltzaileei gauzak errazten ahalegintzen da. Segurtasuna inoiz ez da erosoa, eta pasahitza idazten ohitu behar dugu, segurtasun-baldintza hobeak bermatzeko.