Lurralde
- Lurralde
- Autonomia politikoa
- Autonomia estatutuak.
- Intsuldaketak zereginak eta zerbitzuak
- Errege-dekretu aldaketa
- Funtzionamendu-arauak, Transferentzia batzorde mistoak
- Informazio orokorra eta estatistikak osoko bilkuretan onartutako: jabetzen intsuldaketa eta transferentzien batzorde mistoei buruzko estatuko Legegintzaldi bakoitzeko
- Eskualdaketak estatuko Legealdi XV buruzko oinarrizko datuak
- Eskualdaketak estatuko Legealdi XIV buruzko oinarrizko datuak
- Eskualdaketak estatuko Legealdi XIII buruzko oinarrizko datuak
- Eskualdaketak estatuko Legealdi XII buruzko oinarrizko datuak
- XI. estatuko Legealdi intsuldaketak buruzko oinarrizko datuak
- Eskualdaketak estatuko Legealdi X buruzko oinarrizko datuak
- Eskualdaketak estatuko ix. legegintzaldiko buruzko oinarrizko datuak
- Buruzko VIII. legealdiko oinarrizko datuak eskualdaketak estatuko
Erabiltzaile bati ez zaio posta pasahitzarekin iristen. Zer egin dezakegu?
10/11/2009
Tarteka, administratzaile batek beste erabiltzaile bat sortzen duenean (edo koordinatzaile batek aginte berri bat erregistratu edo gonbidatzen duenean), sistemak erabiltzaile horri bidaltzeko sortzen duen posta ez da iristen.
Erabiltzailea berria denean, sistemak abisuzko lehen posta bidaltzen dio (ia berehala, minutu gutxi batzuetara), eta posta horretan bigarren posta baten berri ematen dio pasahitza eta guzti; bigarren posta hori 24 eta 48 minuturen bueltan iristen da. 48 ordu pasa eta gero, pasahitza duen posta (edo lehen posta bera) iritsi ez bada, onena da pasahitza berrezartzea. Dena den, erabiltzailearen fitxan helbidea ondo idatzita dagoela ikusi behar da aurrez.
Berrezartze horrekin, berehala beste pasahitz bat bidaltzen da (5 minutu baino lehenago postak iritsi behar luke pasahitz berriarekin). Berrezarpena egin eta, hala ere, iristen ez bada, arazoren bat egongo da IMI bidez bidalitako postak erabiltzaile horri ez iristeko.
Ziurrenik, erabiltzaileari posta-zerbitzua ematen dioten sistemek dituzten biruskontrako/spamkontrako arauak direla-eta ez da iritsiko. Batzuetan, spamkontrako eta biruskontrako arau oso zorrotzak dituzten posta-sistema batzuek erabaki dezakete mezu batzuk ez bidaltzea kaltegarriak izan daitezkeelako (kasu honetan horrela ez bada ere).
Egoera hori konpontze aldera (edo gutxienez egiaztatze aldera), arazoa duen erabiltzaileak zerbitzu informatikoekin jarri behar du harremanetan, 'koarentena' zonan pertsona horri zuzendutako zer-nolako mezuak dauden ikus dezaten (pasahitza berrezarri den orduaren inguruan), mezu 'txarrak' bezala sailkatutakoen artean, hots, entregatu gabekoetan, dagoen jakitearren. Kasu horretan, segur aski, berreskuratu eta entregatu ahal izango lukete.
Baina lehen mezua berreskuratu eta iristea bezain garrantzitsua da hurrengo batzuetan posta bidaltzeko ere arazoa konpondu ahal izatea. Horretarako, zerrenda 'zurian' ('konfiantzazko' posta-iturrien zerrenda) Batzordearen domeinua sartu behar lukete (bidaltzailearen posta-helbidea erabil dezakete salbuespen hori zerrenda zurian sartzeko), etorkizunean bidaliko diren mezuak blokea ez daitezen.
Zerbitzu informatikoekin harremanetan jartzea zaila bada edo luzatzen bada, pertsona horren posta-helbidean gmail, yahoo, e.a. bezalako helbidea jar daiteke (soilik unean bertan arazoa konpontzeko); hau da, beste lekuren batean duen postontzi pertsonala, eta pasahitza berrezarri. Modu horretan, IMI postak iritsiko litzaizkioke, postontzi ez ofiziala bada ere. IMIk informazio nabaria inoiz bidaltzen ez duenez (informazio hori soilik sisteman gordetzen da, eta posta bidez adierazten da berriak daudela eta erabiltzaileak esku hartu behar duela), lege aldetik (datuak babestea, e.a.) ez dago gaizki horrela egitea. Hala ere, oztopo izaten jarraitzen du; izan ere, hobe da laneko kontuak laneko postara iristea. Beraz, informatika-unitateari behin eta berriz eskatu behar zaio mezu horiek ez blokeatzea ziurtatzea.