Zergatik ezin dut nire agintaritzaren izendapen ofiziala aldatu?

21/05/2009

IMI sistemak ez du agintaritza bateko administratzaileek beren izendapen ofiziala zuzenean aldatzea ahalbidetzen (izendapen ez-ofiziala eta deskribapen luzea alda ditzakete). Izendapen ofizialean aldaketak balioztatzeko koordinatzaileek egin behar dituzte, sortu dituzten agintaritzetan. Beraz, erakunde batek bere izendapen ofiziala aldatzen duenean (adibidez, Ministerio, Kontseilaritza edo Zuzendariordetza baten izenaren aldaketa), balioztatzeko koordinatzailearengana jo beharko da (nire agintaritza sisteman sortu duena) aldaketa hori eskatzeko.