Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernuaren Ordezkaritzak indarkeria matxistaren aurkako kontzientziazio-kanpaina bizia diseinatu du

Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernuaren Ordezkaritzak indarkeria matxistaren aurkako kontzientziazio-kanpaina bizia diseinatu du

11/09/2024

  • Espainiako Gobernuak 111 puntu more jarri ditu Euskadin ematen dituen zerbitzuen bulegoetan

 

  • Marisol Garmendia Gobernuaren ordezkariak nabarmendu duenez, horrelako ekimenek "Gobernu honek genero-indarkeriaren aurkako borrokan duen konpromiso irmoa islatzen dute, ukatu ezin den indarkeria"

 

  • Puntu more hauek jartzeak Gobernuaren Ordezkaritzak genero-indarkeriaren aurka sustatutako kontzientziazio-kanpaina bateko hasiera dakar, erakusketez eta hitzaldiez besteak beste

 

Marisol Garmendia Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernuaren ordezkariak Arabako Ordezkariordetzan dagoen Atzerritarren Bulegoa bisitatu du gaur, indarkeria matxistaren biktimei arreta emateko Puntu morea bihurtu baita. Ordezkariak ekimen hau aurkeztu du indarkeria matxistaren aurkako politika publikoetako bat gisa, eta Espainiako Gobernua Euskadin herritarrei eskaintzen dizkien 111 bulego eta zerbitzutan ezarriko da, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernuaren Ordezkaritzan, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Gobernuaren Ordezkariordetzetan bai eta beste zerbitzu-bulegoetan ere, hala nola, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalean, SEPEn, Gizarte Segurantzaren Diruzaintzan, Atzerritarren bulegoetan  edo Trafikoko Buruzagitzan. Guztira, 51 Puntu morea dira Bizkaian, 41 Gipuzkoan eta beste 19 Araban.

Euskal Autonomia Erkidegoan Gobernuaren Ordezkaritzak kanpaina bizia diseinatu du herritarrak indarkeria matxistaren aurka kontzientziatzeko. Ekimen hori udazken honetan zehar garatuko da. 111 Puntu Bioleta hauek Estatuko Administrazio Orokorrak Euskadin dituen egoitzetan jartzetik hasi eta azaroaren 25ean, Emakumearen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren inguruan, Menina Sariak banatzera arte iraungo du. ‘Udazken More’ honek aire zabaleko erakusketa bat, film labur baten proiekzioa eta EHUko Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako campusetako hitzaldiak ere biltzen ditu.

 

Marisol Garmendia irmo agertu da Gobernuaren Ordezkaritzak indarkeria matxistaren aurka abian jarritako kanpaina honen beharra azpimarratzeko orduan. "Donostian eta Vitoria-Gasteizen emakumeek jasandako azken erasoak onartezinak eta mespretxagarriak dira, baina agerian uzten dute gaitzak hor jarraitzen duela eta erakunde guztiok lanean jarraitu behar dugula horri aurre egiteko. Puntu Moreak egoteak erraztuko du emakumeek nora jo jakiteko informazio guztia edukitzea erasoren baten biktima izanez gero edo beren askatasuna eta segurtasuna urratzen dituzten jokabide matxistak jasanez gero", adierazi du.

 

Puntu moreek QR kode bat dute eta honek beharrezko informazioa jasotzeko aukera ematen die aholkularitza behar duten emakumeei, eraso matxistak jasoz gero, jarduteko modurik egokienari buruz, bai eta behar izanez gero hara jotzeko kontaktu eta helbide egokienei buruz ere.

 

Ordezkariak adierazi duenez, Puntu moreak bezalako ekimenek agerian uzten dute "Gobernu honek konpromiso irmoa duela genero-indarkeriaren aurkako borrokan, ukatu ezin den indarkeria, egiturazkoa dena eta emakumeak hiltzen dituena emakume izate hutsagatik. Indarkeria matxista pertsona guztiei dagokien arazo sozial eta publikoa da". "Puntu moreetan, indarkeria matxistaren biktima izan daitezkeenek jakingo dute leku horietan langileek lagundu eta zerbitzu espezializatuetara zuzendu ditzaketela, behar duten informazioa eskainiz. Beti garaiz iristea izan behar da helburua".

 

Horretarako, genero-indarkeriaren arloko prestakuntza espezifikoa eman zaie funtzionarioei kasuak artatzeko eta detektatzeko. Ordezkariak "Espainiako Administrazio langileen konpromisoa eta balizko biktimei arreta emateko duten jarrera" eskertu du.

 

"Negazionismoak ez du beste gauza bat egiten tratu txarrak emailea indartzea bazik", esan du ordezkariak. "Erasoak eta matxismoa gure gizartearen gaitza dira. Gutako bakoitzak zerbait egin dezake indarkeria hori desagerrarazteko. Sistema indartu egin behar da arinagoa eta eraginkorragoa izateko erantzunean".

 

‘Udazken morea’

 

Puntu more hauek abian jartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernuaren Ordezkaritzak udazkenean egingo duen ekitaldi eta ekintza kanpaina baten barruan kokatzen da herritarrak genero-indarkeriaren aurkako borrokan kontzientziatzeko. Horrela, herritarrek nerabeek indarkeria matxistari buruz duten pertzepzioari buruzko erakusketa bat ikusi ahal izango dute Vitoria-Gasteiz bide publikoan.

 

Era berean, irakasleei eta ikasleei zuzendutako hitzaldiak antolatu dira EHUko hiru campusetan nerabeen eta gazteen artean porno sozializazioaren ondorioez ohartarazteko. Fenomeno honen bidez, oso kaltegarriak diren eta emakumea kosifikatzen duten jokabide-eredu normaltzat barneratzen dira. Hitzaldiak Carmen Ruiz Repullo espezialistak emango ditu.

 

Genero Indarkeriaren aurkako kontzientziazio kanpaina honek "La realidad de la trata en nuestro entorno" dokumentala proiektatzea eta mahai-inguru/eztabaida  aurreikusten du, Fiet Gratia GKEarekin batera urrian. Eta azaroaren erdialderako aurreikusten da ematea Gobernuaren Ordezkaritzak Menina 2024 Sariak indarkeria matxistaren aurkako borrokan nabarmendu diren kolektibo eta pertsonei.