Home > Delegations > Delegations in Autonomous Communities > Government Delegation in the Autonomous Community of the Basque Country > News > Press Releases > Notas > 2023 > Diciembre > Itxaso: “Akordioa historikoa da Donostiarentzat eta etxebizitzako politika sozialak ahalbidetzeko Defentsaren apustu politikoa da”
Delegations
- Delegations
- What is the General State Administration in the Territory?
- Legislation
- Delegations in Autonomous Communities
- Government Delegation in the Autonomous Community of Andalusia
- Government Delegate
- News
- Proyectos, Campañas e Información
- Servicios y Directorio
- Government Sub-delegation in Seville
- Government Sub-delegation in Almeria
- Government Sub-delegation in Cadiz
- Government Sub-delegation in Cordoba
- Government Sub-delegation in Huelva
- Government Sub-delegation in Jaen
- Government Sub-delegation in Malaga
- Government Sub-delegation in Granada
Itxaso: “Akordioa historikoa da Donostiarentzat eta etxebizitzako politika sozialak ahalbidetzeko Defentsaren apustu politikoa da”
18/12/2023
- EAEko Gobernuaren ordezkaria Madrilen izan da Loiolako kuartelak Donostiari saltzeko sinaduran
- Udalak 73,3 milioi euro ordainduko ditu eta lursailetan 1.500 etxebizitza eraikitzea aurreikusi da
Denis Itxaso Madrilen izan da gaur, Loiolako kuartelak Donostiari saltzeko sinaduran, 73,3 milioi euroren truke. 17,5 hektarea horiengatiko akordioa berretsi dute hiriko alkate Eneko Goiak eta Defentsako Estatu idazkari Amparo Valcarcek, eta 1.500 etxebizitza eraikitzeko aukera emango du.
EAEko Gobernuaren ordezkariaren ustez, "akordio historikoa da Donostiarentzat, udalbatza eta alkate askok hainbat hamarkadatan neurriz kanpoko hirigintza-presioa duen hiri batean etxebizitza publikoak garatzeko lur preziatuak eskuratzeko egin duten lanaren amaiera delako".
Denis Itxasoren ustez, akordioa historikoa ere da "Defentsa Ministerioaren apustu politikoa delako, kuartelen kokapena birplanteatzeko zein etxebizitza-politika sozialak ahalbidetzeko hiriaren eskaerak entzuten jakin duena". Gobernuaren ordezkariak gogorarazi du Donostiako kasua "aitzindaria" dela zentzu horretan eta akordioak "Gobernu honen sentsibilitate politiko oso zehatza erakusten duela eta, argi dagoenez, Euskadiri oso ondo datorkiona".
Itxaso pozik agertu da gaur Madrilen berretsitako sinadurarekin; izan ere, "polarizazioaren eta borroka politiko hutseko estrategien garaian, gobernuen arteko akordioak, batez ere garrantzi horretakoak direnean, bereziki garrantzitsuak dira eta oso esanahi baliotsua dute, politikaren zentzurik nobleena gogorarazten baitigute".