30 kV-ko lurpeko lineak (probintziartekoak), "MERLIN LOGÍSTICA 2", "MERLIN LOGÍSTICA 3" eta "MERLIN LOGÍSTICA 4" izenekoak, Miranda de Ebro (Burgos) eta Erribera Baja/Rivabellosa (Araba) udalerrietan.

Jendaurreko informazioa «30 kV-ko goi-tentsioko lurpeko hiru (3) linea elektriko» INSTALAZIOA eraikitzeko Aurretiazko Administrazio Baimenaren eta Administrazio Baimenaren eskaerari buruz. Linea horiek Miranda de Ebroko udal-mugartean (Burgos) eta Rivabellosa/Ribera Baja udal-mugartean daude, Arabako probintzian.

Iragarki honen xede den energia elektrikoaren instalazioak 30 kV-ko goi-tentsioko lurpeko hiru (3) linea elektriko ditu, «MERLIN LOGÍSTICA 2», «MERLIN LOGÍSTICA 3» eta «MERLIN LOGÍSTICA 4» gisa identifikatuak. Lineen jatorria MIRANDA azpiestazioa da, zerbitzuan dagoena eta «i-DE Redes Eléctricas Inteligentes, S.A.U.» enpresaren jabetzakoa, eta amaiera «MERLIN LOGISTICA, S.L.U.» ren titulartasuneko Transformazio-zentroa da. Transformazio-zentro hau ez da Iragarki honen xedea.

Merlin Logisitca, S.L.-k sustatua.

Agiriak