Inicio > Delegaciones > Delegaciones del Gobierno > Delegación del Gobierno en la Comunidad Autónoma del País Vasco o de Euskadi > Actualidad > Notas de Prensa > Notas > 2024 > Febrero > Euskal erabiltzaileek gogobetetasun handia erakusten dute Estatuko Administrazio Orokorrak eskaintzen duen zerbitzuaren kalitatearekin
Delegaciones
- Delegaciones
- ¿Qué es la Administración General del Estado en el Territorio?
- Normativa
- Delegaciones del Gobierno
- Delegación del Gobierno en la Comunidad Autónoma de Andalucía
- Delegado del Gobierno
- Actualidad
- Proyectos, Campañas e Información
- Servicios y Directorio
- Subdelegación del Gobierno en Sevilla
- Subdelegación del Gobierno en Almería
- Subdelegación del Gobierno en Cádiz
- Subdelegación del Gobierno en Córdoba
- Subdelegación del Gobierno en Huelva
- Subdelegación del Gobierno en Jaén
- Subdelegación del Gobierno en Málaga
- Subdelegación del Gobierno en Granada
Euskal erabiltzaileek gogobetetasun handia erakusten dute Estatuko Administrazio Orokorrak eskaintzen duen zerbitzuaren kalitatearekin
22/02/2024
- Inkestatuek 5etik 4,81eko balioespena ematen diete jasotako arretari, irekiera-ordutegiei eta bulegoetan egiten dituen gestioetan itxarote-denborari.
- Denis Itxasok adierazi du datu on horiek EAO bultzatzen dutela emandako kalitate-mailari eustera eta sendotzera, eta prestakuntza-prozesuak jarraituko eta hobetuko direla.
EAOk egindako azterlan batek erakusten du euskal herritarrek oso pozik daudela jasotako arretarekin (5etik 4,81). Itxasok adierazi nahi du "pozik" dagoela "euskal erabiltzaileek emandako zerbitzuei egindako harrerarekin" bai eta "Administrazioak aurrerapausoak emateko eta hobetu daitezkeen alderdiak are gehiago sendotzeko asmoa" duela ere.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarren artean egindako inkestaren arabera, aurreko urtearekin alderatuta 2023an inkesta gehiago erantzun ziren EAOan nolabaiteko informazioa edo kudeaketa eskatzen dutenen artean, hala nola dokumentuen erregistratzea, ziurtagiri digitalak, ahalordetzeak eta abar. Horrela, Araban artatutako 864 pertsonatik 284 inkesta erantzun dira erantzun zaie (2022an baino 92 gehiago),; Bizkaian, artatutako 519 pertsonatik 269 inkesta erantzun dira (+34), eta Gipuzkoan, 377 artatutako pertsonatik 197 inkesta erantzunda (+38).
Datu on horiek etengabeko hobekuntza eskatzen dute, bai emandako zerbitzuetan, bai plantilla publikoko kideen artean ezarri beharreko prestakuntza-prozesuetan. Administrazioaren asmoa da langileen gaitasun hau areagotzea eta bultzatzea gizartearen beharretara zehaztasun handiagoz egokitzeko.
Euskarazko prestakuntza
Hobetu beharreko alderdietako bat da euskarazko arreta, Euskal Herriko bi hizkuntza koofizialei estaldura egokia emateko. Ildo horretan, nabarmentzekoa da EAOko langileen artean egindako barne-inkestan langileen erdiek baino gehiagok (% 55,2k) adierazi dutela euskarazko gaitasunak handitzeko interesa herritarrei arreta hobea eman ahal izateko. Horri dagokionez, Denis Itxasok azpimarratu duenez, “gure helburua da langile publikoen artean borondatez prestakuntza sustatzea da, euskarazko zerbitzu handiagoetan aurrera egiteko eta EAOk gaur egun duen balorazio altua edo goragokoa ere aintzat hartzen jarraitzeko".