Gobernuaren ordezkariordetzek Administrazio Irekiaren Astea ospatuko dute
10/06/2024
- Ekainaren 10etik 16ra, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko egoitzek hainbat jarduera egingo dituzte herritarrek eskura dituzten zerbitzuen berri izan dezaten
Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan dituen ordezkariordetzek hainbat ekitaldi eta jarduera antolatu dituzte ekainaren 10etik 16ra egingo den Administrazio Irekiaren Astea dela eta. “Gure asmoa Administrazioaren ateak herritarrentzat geroz eta gehiago irekitzea da”, adierazi du Marisol Garmendia Gobernuak Euskadin duen ordezkariak. “Ate irekien aste honetan, erakundeek gizartearekiko duten hurbiltasuna sustatu nahi da, herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuak ezagutzera emateaz gain”.
Horrela, herritarrek eskura dituzten bitartekoak ezagutzeko aukera izango dute, hala nola, Kanpoko Osasuna, Atzerritarrak edo Mugako Kontrol Postuak. Halaber, interesdunek bisita gidatuak egin ahal izango dituzte Chávarri Jauregira, Gobernuaren Bizkaiko ordezkariordetzaren egoitzara, ondare historiko-artistiko gisa katalogatua, eta Donostiako Igeldo Mendiaren Behatokira. Araban ere “Euskadi mapetan” izeneko erakusketa egongo da ikusgai, uztailaren 1etik urriaren 31ra bitarteko ordezkaritzan.
GOBERNUAREN ARABAKO ORDEZKARIORDETZAREN PROGRAMA
Ekainaren 10ean (9:00etan)
Ø Kanpo-osasuna bidaia-agentziekin.
Helmuga jakin batzuk dituzten bidaiari-taldeentzako osasun-laguntza kolektiboak bidaia-agentziei aurkeztea. Baterako lankidetza-proposamena.
Ekainaren 11, 12 eta 14an (10:00etan)
Ø Osasunak ere bidaiatzen du. Kanpo-osasuna zurekin. Bidaiako beste esperientzia batzuk.
o Antzeko helmugak dituzten bidaiari-taldeentzako informazio-saioak, bidaiatzen duten eremuei buruzko osasun-aholkuekin (40 min)
o Medikuak banan-banan hartzea. Medikuaren aginduak.
o Administrazio irekiari buruzko dibulgazio-bideo baten erakusketa, Gobernuaren Ordezkariordetzaren hurrengo erakusketa barne: “Euskadi mapetan” (uztailaren 1etik urriaren 31ra), eta Magallaesen mundu-itzuliaren erakusketarako bisita gidatuaren laburpena.
Ekainaren 13an (10:00etan)
Ø Atzerritartasunari buruzko zure espedienteak elektronikoki izapidetzen lagunduko dizugu. Administrazio digitala zure eskura. Osasun-aholkuak
o Administrazioa zugandik hurbil: apodera, ziurtapen digitala (20 minutu)
o Merkurio aplikazioa: Nola aurkeztu atzerritartasun eskaerak zeure kabuz edo borondatezko ordezkari bidez egoitza elektronikoaren bidez. (45 min)
o Nazioarteko Txertaketa Zentroa. Osasun Sailaren egoitza elektronikoak osasun-irizpideei buruzko informazioa ematen dizu, zure jaioterrira bazoaz. CVIa ere bai (10 min).
GOBERNUAREN BIZKAIKO ORDEZKARIORDETZARA BISITA
EGUNA: 2024ko ekainak 15
ORDUTEGIA: 11.00etatik 12.30etara
LEKUA: Chavarri Jauregia
• 11.00 Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena.
Gobernuaren Bizkaiko ordezkariordea: Vicente Reyes Martín jauna.
Idazkari Nagusia: Ana Mª Álvarez Fernández
• 11.15 Bisita gidatua.
Ondare historiko artistikoa den Chavarri Jauregiaren jatorrizko geletatik ibilbidea.
BILBOKO MUGAKO KONTROL POSTURAKO BISITA
EGUNA: 2024ko ekainaren 10a
ORDUTEGIA: 11.00etatik 13.30etara
LEKUA: Mugako Kontrol Postua Bilboko Portuan
• 11:00 Ongietorria eta aurkezpena.
MKPko burua: Patricia Ceberio Planchuelo
• 11:30 Bisita MKPko instalazioetara
Ikuskatze-geletatik gidatutako ibilbidea.
GOBERNUAREN GIPUZKOAKO ORDEZKARIORDETZAREN PROGRAMA
Ekainaren 10ean. Donostia. Erakusketa: Enrique Isturiz
Ekainaren 11n. Eibarko Udala (18:00) Atzerritartasuna Zugandik gertu
Mahai-ingurua: Guillermo Echenique (Gobernuaren Gipuzkoako ordezkariordea)
Santiago Trullos (Lan eta Immigrazioko zuzendari probintziala)
Clara Pérez (Atzerritarren Bulegoko koordinatzailea)
Moderatzailea: Begoña Palos (Gizarte Gaietako aholkularia).
Ekainaren 12an. Gobernuaren Ordezkariordetza (12:00) IMSERSO, oraina eta geroa
Parte hartzaileak:Guillermo Echenique (Gobernuaren Gipuzkoako ordezkariordea)
Maite Pozo (Espainiako adineko pertsonekiko Hiri eta Komunitate Adeitsuen Sarearen koordinatzailea).
Moderatzailea: María Jesús Egido.
Ekainaren 13a. Gobernuaren Ordezkariordetza (12:00) Atzerritarrak zugandik gertu
Parte hartzaileak:Guillermo Echenique (Gobernuaren Gipuzkoako ordezkariordea)
Begoña Palos (aholkularia)
Santiago Trullos (Lan eta Immigrazio Bulegoa)
Clara Pérez (Atzerritarren Bulegoko koordinatzailea).
Ekainaren 14a. Behatokia (11:00) Bisita gidatua Igeldoko Behatokira
Izen-ematea: inscripción.gipuzkoa@correo.gob.es
Ekainaren 14a. Gobernuaren Ordezkariordetza (9:00) Nazioarteko txertaketa
Parte hartzaileak:Guillermo Echenique (Gobernuaren Gipuzkoako ordezkariordea) Ane Bañuelos (Osasun eta Gizarte Politikako Bulegoa).