Gobernuak erabateko babesa agertu dio Basquevolt enpresaren bateria-fabrika berriari, "enpresa aitzindaria delako etorkizuneko automobilgintzaren sektorean"

15/11/2023

  • Denis Itxaso EAEko Gobernuaren ordezkariak PERTE VECen 14,69 milioi euro eta CDTIren akzio-partaidetza jaso dituen lantegi berria bisitatuko du

 

Denis Itxaso EAEko Gobernuaren ordezkariak Arabako Parke Teknologikoan dagoen Basquevolt enpresaren instalazioak bisitatuko ditu gaur. Enpresa hori aitzindaria da Europan estatu-solido litiozko bateriak fabrikatzeko. Itxaso 09:00etatik aurrera bilduko da Francisco Carranzarekin (enpresako CEO), Pablo Fernandezekin (Ingeniaritza eta Programen zuzendaria), Nuria Gisbertekin (administrazio-kontseiluko presidentea) eta Zigor Urquiagarekin (administrazio-kontseiluko kidea).

 

Basquevolt 1 GWh-ko metagailuentzako gelaxken fabrika pilotu bat eraikitzen ari da Arabako Parke Teknologikoan, eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren 14,69 milioi euroko dirulaguntza jaso du Ibilgailu Elektriko eta Konektatuaren (VEC)  PERTEren bigarren deialdiaren barruan. PERTEak  (Berreskurapen eta Eraldaketa Ekonomikorako Proiektu Estrategikoak) Espainiako Gobernuak bultzatutako berreskuratze-, eraldatze- eta erresilientzia-planaren parte dira.

 

Basquevolten teknologiak garraio elektrikoaren hedapen masiboa, energia geldikorraren biltegiratzea eta gailu eramangarri aurreratuak ahalbidetuko ditu. Denis Itxasok Gobernua bere akziodunekin bereziki inplikatuta dagoen enpresa honen potentziala balioetsi du: "Automobilgintza Euskal Autonomia Erkidegoko industria-sektore nagusietako bat da eta eraldaketa betean dago. Etorkizuneko automobilgintzaren sektorean enpresa aitzindaria da Basquevolt eta, gaur egun erakusten duguna bezalako laguntzekin, industria hori etorkizuneko aberastasuna eta enplegua sortzeko faktoreetako bat gisa sendotzen saiatzen ari gara. Ezagutzan trinkoa den sektorea da eta ekonomiaren deskarbonizazioan paper garrantzitsua izango du", azaldu du Denis Itxasok. "Basquevolt Arabako eta Euskadiko eragile nagusietako bat izango da epe laburrean. Berrikuntzaren aldeko apustuaz gain, bateria-fabrika berriak kalitatezko lanpostuak sortuko ditu Arabako eta Euskal Herriko ekonomian", adierazi du Gobernuko ordezkariak.

 

Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa du akziodun, Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroaren (CDTI) bitartez, Ministerioaren mendeko erakunde publiko-pribatua dena eta Espainiako ekonomiaren berrikuntza eta garapen teknologikoa sustatzen dituena. Bere helburuen artean dago oinarri teknologikoko enpresak babestea eta sendotzea, hala nola Basquevolt, kapitalean parte hartuz. Akziodunen artean daude, halaber, Eusko Jaurlaritza eta Euskadiko energiaren eta automobilgintzaren sektoreko industria-eragile handiak, batez beste, Iberdrola, CIE Automotive eta Enagás.

 

Bisitaren ondoren, argazkiak eta ordezkariaren ahots-zati bat bidaliko dira komunikabideetara.

 

 

Eguna: 2023-11-15

 

Ordua: 09.00

 

Tokia: Basquevolt (Arabako Parke Teknologiko, Albert Einstein Kalea, 35, 01510 Vitoria-Gasteiz, Araba)