Inicio > Delegaciones > Delegaciones del Gobierno > Delegación del Gobierno en la Comunidad Autónoma del País Vasco o de Euskadi > Actualidad > Notas de Prensa > Notas > 2021 > Noviembre > Euskadin 2.000 adingabe atzerritarrek eta tutoretzapean egondako gazteek integrazioa errazteko Atzerritarrei buruzko Erregelamenduaren erreforma baliatu ahal izango dute
Delegaciones
- Delegaciones
- ¿Qué es la Administración General del Estado en el Territorio?
- Normativa
- Delegaciones del Gobierno
- Delegación del Gobierno en la Comunidad Autónoma de Andalucía
- Delegado del Gobierno
- Actualidad
- Información sobre la semana de la Administración Abierta
- Proyectos, Campañas e Información
- Servicios y Directorio
- Subdelegación del Gobierno en Sevilla
- Subdelegación del Gobierno en Almería
- Subdelegación del Gobierno en Cádiz
- Subdelegación del Gobierno en Córdoba
- Subdelegación del Gobierno en Huelva
- Subdelegación del Gobierno en Jaén
- Subdelegación del Gobierno en Málaga
- Subdelegación del Gobierno en Granada
Euskadin 2.000 adingabe atzerritarrek eta tutoretzapean egondako gazteek integrazioa errazteko Atzerritarrei buruzko Erregelamenduaren erreforma baliatu ahal izango dute
03/11/2021
- Jesús Perea Migrazioen Estatu idazkariak eta Denis Itxaso ordezkariak Eusko Jaurlaritzako eta Aldundietako ordezkariak bildu dituzte Gobernuaren Ordezkaritzan, Vitoria-Gasteizen, erreforma aurkezteko: "Integraziorako tresnarik onena gazte horien laneratzearen aldeko apustua da".
- Arau-aldaketak gazte asko adin nagusitasunera iristean sortutako irregulartasunera behartuta egotea saihestuko du.
Euskal Autonomia Erkidegoan 2.000 adingabe atzerritar eta tutoretzapean egondako gazte inguruk baliatu ahal izango dute Gobernuak pasa den urriaren 19an onartutako Atzerritarren Erregelamenduaren erreforma. Erreformaren helburua da tutoretzapeko gazte migratzaileak paperik gabe ez geratzea adin-nagusitasunera iristean eta enplegu bat lortzeko aukera izatea.
Jesús Perea Migrazioen Estatu idazkariak erreforma horren nondik norakoak azaldu ditu gaur Vitoria-Gasteizen komunikabideen aurrean. Ondoren, lan-bilera bat egin du Eusko Jaurlaritzarekin eta hiru Foru Aldundietako arduradunekin, horiek baitira inoren kargura ez dauden adingabe atzerritarrez arduratzen diren erakundeak. Bilera hau Euskal Autonomia Erkidegoko Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak antolatu du, erreforman sakontzeko. Bertan administrazio-prozedura sinplifikatzen da eta adingabeen dokumentazioaren eremua murrizten da, adin-nagusitasunera behar bezalako paperik gabe iristea saihestuz.
Inoren kargura ez dauden adingabe atzerritarrei eragiten dieten aldaketa garrantzitsuenen artean aipatzekoa da egungo bederatzi hilabeteetatik hirurako epea murriztu dela itzultzeko ezintasuna egiaztatzeko, eta hiru hilabete horiek gainditzen direnean, atzerritarren bulegoek ofizioz dokumentatuko dituzte pertsona horiek, aberriratze posiblean eraginik izan gabe. Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, 500 adingabe inguruk jaso dezakete neurriaren onura.
Bestalde, 18 urte bete eta babes-sistematik kanpo geratzen diren (beraz, tutoretzapean egon ziren) gazteentzat erregimen propioa ezartzen da, beren errealitatearekin bat hobeto datozen baldintzak dituena, egoitza-baimenen iraupena luzatuz eta lan-baimena eskuratzeko aukera emanez. Euskadiko 1.500 gazte inguruk jaso dezakete aukera hori.
Migrazioen Estatu idazkariak azpimarratu zuenez, “ integraziorako tresnarik onena gazte horien laneratzearen aldeko apustua da”. Erreforma horren bidez milaka gazte marjinaziora eta gizarte-bazterketara behartuta uzten zituen arau-inkoherentzia zuzentzen dela azaldu du. Pereak baloratu egin du gobernu autonomikoen lana, hala nola Eusko Jaurlaritzarena zein Foru Aldundiena, “erreforma honen bidez gazte horien enplegagarritasunerako inbertsiorik onena bihurtzen den” prestakuntza eskaintzeko orduan