Hizkuntzaren Ekonomia Berriaren PERTEa Euskadira heltzen da Gaitu ekintza-plana sustatzeko 2 milioi euroko inbertsioaz

Hizkuntzaren Ekonomia Berriaren PERTEa Euskadira heltzen da Gaitu ekintza-plana sustatzeko 2 milioi euroko inbertsioaz

14/12/2022

Hizkuntzaren sektorea, Europako funtsek bilduta

  • Cristina Gallach Hizkuntzaren Ekonomia Berriaren aldeko Aliantzarako komisionatu bereziak sektorerako PERTEren berri eman die euskal enpresei.
  • Gainera, komisionatu bereziak zehaztu ahal izan du duela gutxi bi milioi euroko inbertsioa egin dela Gaitu ekintza-plana bultzatzeko, Euskal Herriko Unibertsitatearen bitartez. Plan horrek eremu digitalean eta administrazio publikoan euskara indartzea du helburu
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernuaren Ordezkaritzak antolatutako zazpigarren jardunaldi monografikoa da, PERTEekin lotutako berrikuntza guztiak autonomia-erkidegoko ehun ekonomikora hurbiltzeko asmoz

 

Hizkuntzaren Ekonomia Berriaren aldeko Aliantzarako komisionatu Berezia, Cristina Gallach, eta Gobernuaren ordezkaria, Denis Itxaso, hizkuntzaren sektoreko eragileekin (enpresak eta erakundeak) bildu dira Hizkuntzaren Ekonomia Berriaren PERTEn jasotako laguntzen xehetasunak azaltzeko. Horien artean nabarmentzekoa da bi milioi euroko inbertsioa –Euskal Herriko Unibertsitateko HiTZ Hizkuntzaren Teknologiako Euskal Zentroaren bidez– Gaitu Ekintza Plana bultzatzeko.

 

Plan honek eremu digitalean euskara sustatzea du helburu eta, zehazki, hizkuntza horretako oinarrizko hizkuntza-zerbitzuak hobetzea herritarrei prestazio hobeak eskaintzeko, besteak beste, ahots-interfazeak eta itzulpen automatikoak erabiltzearen bidez. Azken batean, Espainiako Gobernuaren inbertsioak adimen artifiziala euskalduntzea errazten laguntzen du, euskaldunen eta administrazio publikoen arteko komunikazioa erraztuko duen datu-base bat sortuz.

 

Hizkuntzaren Ekonomia Berriaren PERTEren helburua da gaztelania eta hizkuntza koofizialak (euskara, katalana eta galiziera) eraldaketa digitalaren trakzio-eragile bihurtzea eta ezagutzaren zein adimen artifizialaren ekonomia berriaren balio-kate osoa bultzatzea. 1.100 milioi euroko inbertsio publikoa aurreikusten du eta, horietatik, 30 milioi gutxienez hizkuntza koofizialetako proiektuak laguntzeko soilik erabiliko dira.

 

Espainiako EAEko Gobernuaren Ordezkaritzak topaketa sustatu du PERTErekin lotutako berrikuntza guztiak autonomia-erkidegoko ehun ekonomikora hurbiltzeko  eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Bizkaia Aretoan ospatu da. Sektoreko enpresa nabargarriek parte hartu duten jardunaldia aurkeztu du Denis Itxaso Espainiako Gobernuaren ordezkariak. Bertan ere Juan Jose Unzilla EHUko Eraldaketa Digital eta Komunikazioko errektoreordeak ongietorri instituzionala egin du.

 

Bere hitzaldian, Gallachek azpimarratu du PERTE honek sektorea osatzen duten eragileen arteko lankidetza indartu nahi duela, “guztion artean gure hizkuntzen, gaztelaniaren eta hizkuntza koofizialen eraldaketa geldiezina bultzatzeko, dagokien leku digitalean kokatzeko helburuaz”. Era berean, komisionatuak PERTEren lehen urtean egindako jarduerak errepasatu ditu –joan den martxoan Ministroen Kontseiluan onartu zena– eta 2022rako aurreikusitako aurrekontuaren % 90 baino gehiago dagoeneko gauzatu dela azaldu du.

 

Bestalde, Itxasok adierazi zuenez, Hizkuntzaren Ekonomia Berriaren PERTEa “balio estrategiko handiko ekimena da. Funtsezko eta gorabideko sektoreen bultzada ekonomia digitalerako trantsizioarekin uztartzen du. Adimen artifizialak gaztelaniaz ‘pentsatzea’ bermatu nahi da lehentasunez”. Jardunaldiaren  aurkezpenean gaineratu duenez, “gure aktibo immaterial nagusia den hizkuntzaren balio ekonomikoa, kulturala eta soziala aprobetxatzea Berreskuratze Planaren funtsen erabilgarritasun historikoarekin batera aparteko aukera da ekonomia modernizatzeko, enpresen nazioartekotzea sustatzeko eta herrialde marka indartzeko”.

 

Ardatz estrategikoak

 

Hizkuntzaren Ekonomia Berrirako PERTEa bost ardatz estrategikoetan egituratzen da:

 

·       Gaztelanian eta hizkuntza koofizialetan ezagutza-oinarri finkoa sortzeak 97 milioi euroko aurrekontua du, eta horietatik 10 hizkuntza koofizial ekin lotutako proiektuetarako izango dira. Garatuko diren proiektuen artean, corpus berriak (ahozkoak, kantua, zeinu-mintzaira...) sortzea dago, enpresek eta ikertzaileek erabiltzeko moduko gaztelaniaz eta hizkuntza koofizialetan.

 

·       Gaztelaniazko Adimen Artifiziala bultzatzea. 330 milioi euro baino gehiago inbertituko dira Adimen Artifizialaren Bikaintasun Sarea edo Hizkuntza Irisgarrien Programak bezalako proiektuak abian jartzeko, desgaitasuna eta dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako tresna digitalak eskaintzeko helburuaz.

 

·       Zientzia gaztelaniaz zabaltzea eta ezagutza hispanohiztuna sortzea 130 milioiez. Bi proiektu handi garatuko ditu honetara zuzenduta: alde batetik, zientzia gaztelaniaz zabaltzeko (nazioan eta nazioartean) eta, bestetik, ondare tekniko-zientifiko hispanohiztuna ezagutarazteko eta sendotzeko. Horretarako, gaztelania bultzatuko du komunikazio-hizkuntza gisa, ekoizpen zientifiko identifikatua, indexatua eta kontsultarako eta erabiltzeko erabilgarria duena.

 

·       Munduan gaztelania eta gaztelaniaz ikaskuntza sustatzea eta bultzatzea, 474 milioi euroko aurrekontu-sailaz. Besteak beste, honako  proiektu hauek sartzen dira: plataforma teknologiko bakar eta seguru bat sortzea gaztelania ikasteko eta ziurtatzeko, Cervantes Institutua digitalizatzea, eta abar.

 

·       Kultura-industrien ardatzean, ikus-entzunezko produkzioaren eta bideojokoaren sektorearen garapen eta hobekuntza funtzionala bultzatuko da, ‘España, Hub Audiovisual de Europa’ Planaren barruan, bai eta museoen eta ondarearen edukiak eta dokumentu-funtsak digitalizatzea ere. Horretarako, ia 70 milioi euro bideratuko dira.

 

Ordezkaritzak antolatutako ezaugarri horiek dituen zazpigarren jardunaldi monografikoa da, urtean zehar honako PERTE hauei buruz egindako jardunaldien ondoren: ibilgailu elektrikoaren eta konektatuarenari buruzkoa, nekazaritzako elikagaien sektoreari buruzkoa, energia berriztagarriei buruzkoa, ontzigintzari buruzkoa, ekonomia zirkularrari buruzkoa eta abangoardiako osasunari buruzkoa.