Ia Ukrainako 4.000 errefuxiatuk aldi baterako babesa dute Euskadin eta 369 lanean ari dira
01/12/2022
- Ukrainako gerraren ondorioz lekualdatutako 426 pertsonak sistemaren harrera-plazetan jarraitzen dute
- 1.277 ukrainar matrikulatu dira unibertsitateaz kanpoko ikasketetan
- Denis Itxasok krisiari emandako erantzunaren eraginkortasuna nabarmendu du “sektoreko erakundeekin, ukrainarren elkarteekin, konpromisoa eta elkartasuna erakutsi dituen gizarte zibilarekin, eta udalekin izan den etengabeko elkarreraginari esker”.
Euskadik bere herrialdean gerraren ondorioz lekuz aldatutako 3.925 ukrainar izapidetu eta aldi baterako babesa eman die dagoeneko, gehienak emakumeak. Aldi baterako babes horrek lan egiteko eta hemen bizitzeko baimena barne hartzen du. Hau da Ukrainako gerraren osteko migrazio-egoeraren Euskadin egindako kudeaketaren balantzean agertzen den datuetako bat. Aldi baterako babesak honela banatzen dira lurraldeka: 662 Araban ( % 16,9), 1.581 Gipuzkoan ( % 40,3) eta 1.682 Bizkaian ( % 42,9).
Denis Itxaso EAEko Gobernuaren ordezkariak krisiari emandako erantzunaren eraginkortasuna nabarmendu du, “sektoreko erakundeekin, ukrainarren elkarteekin, konpromisoa eta elkartasuna erakutsi dituen gizarte zibilarekin, eta udalekin izan den etengabeko elkarreraginari esker”.
Une hauetan, 426 pertsona artatzen jarraitzen dira Gizarteratze Ministerioak finantzatutako zentroetan, gizarte-erakundek kudeatzen dituztenetan. Aldi baterako babesa duten 3.925 ukrainarretatik, 369 Gizarte Segurantzan afiliatuta eta lanean daude, eta horietatik % 58 emakumeak dira. Probintzien arabera, laneko alta gehienak Gipuzkoan ( % 56,91) eta Bizkaian ( % 27,1) ematen dira. Eta jarduera-motaren arabera, % 13k eraikuntzan egiten du lan, % 30ek ostalaritzan, % 13k manufakturetan, % 8k merkataritzan, % 5ek garraioan, % 8k administrazio-jardueretan eta % 4k osasun-jardueretan. Euskadin, beste 1.119 ukrainar Gizarte Segurantzan alta emanda eta lanean daude, baina ez dute aldi baterako babesik autonomia-erkidegoko gerra aurretik Ukrainako koloniaren parte baitziren.
Erroldatzeak
Martxotik pasa den azarora bitartean 2.519 ukrainar erroldatu dira autonomia erkidegoan, honela banatuta: 1.024 Gipuzkoan, 1.041 Bizkaian eta 454 Araban.
Bestalde, gerraren ondorioz lekualdatutako 1.638k osasun-txartela dute, horietatik % 68 emakumeak. Eta hezkuntza-arloari dagokionez, 1.277 unibertsitateaz kanpoko ikasketetan matrikulatu dira, gehienak Lehen Hezkuntzan, Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan.