Gobernuaren Ordezkaritzak hainbat sektore ekonomikorekin hiru jardunaldi monografiko antolatu ditu Europako funtsen eta PERTEen berri emateko

Gobernuaren Ordezkaritzak hainbat sektore ekonomikorekin hiru jardunaldi monografiko antolatu ditu  Europako funtsen eta PERTEen berri emateko

24/03/2022

  • Abangoardiako osasuna, energia berriztagarriak eta nekazaritzako elikagaien katea dira jardunaldien ardatza
  • Denis Itxaso: “EAEko ekoizpen-sektoreak ahalik eta ondoen daude Europako funtsak erakartzeko. Gure betebeharra da aukera historiko hau ahalik eta gehien aprobetxatzea.”

 

EAEko Gobernuaren Ordezkaritzak hiru jardunaldi antolatu ditu autonomia erkidegoko hainbat sektore ekonomikori Europako funtsei buruz informazia emateko Ekonomia Berreskuratzeko eta Eraldatzeko Proiektu Estrategikoaren barruan (PERTE). Zehazki, osasun abangoardiako PERTEetan, energia berriztagarrietan eta nekazaritzako elikagaien katean.

Jardunaldi horiek Ordezkaritzatik zabaldutako informazio- eta dibulgazio-dinamikaren barruan kokatzen dira, euskal sare ekonomikoari PERTEekin eta Europako funtsekin lotutako berrikuntza guztiak hurbiltzeko, Denis Itxaso Gobernuaren ordezkariak urtarrilean iragarri zuen bezala. Itxasok azpimarratu duenez, “EAEko ekoizpen-sektoreak ahalik eta posizio onenean daude Europako funtsak erakartzeko. Gure betebeharra da aukera historiko hau ahalik eta gehien aprobetxatzea.”

Hiru jardunaldiak lurralde bakoitzean egingo dira eta Diana Morant Zientzia eta Berrikuntza ministroak parte hartuko du abangoardiako osasunaren PERTEa azaltzeko; Galo Gutiérrez Industriako eta Enpresa Txiki eta Ertaineko zuzendari nagusiak, nekazaritzako elikagaien PERTErako; eta Jon Groizard Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuko zuzendari nagusiak, energia berriztagarrietarako.

Ordezkaritzak sustatutako topaketa-ziklo hau urtarrilean hasi zen, Raül Blanco Industria eta ETEEetako idazkari nagusia, Gobernuko ordezkariarekin batera, 30 enpresa baino gehiagorekin eta automobilgintzaren euskal sektoreko ordezkariekin bildu zenean ibilgailu elektrikoaren eta konektatuaren PERTEaren laguntzak arautzen dituen oinarrien agindua azaltzeko.

Datorren martxoaren 28an egingo da lehenengo topaketa, kasu honetan Euskadiko nekazaritzako elikagaien sektorearekin, gehienbat enpresa txiki eta ertainek osatzen dutena. “PERTE honek nekazaritzako elikagaien katea modu harmonikoan garatu nahi du prozesuak digitalizatze eta sektorean ezagutza eta berrikuntza sartzearen bidez”. Azken helburua da gero eta gehiago eskatzen dituzten herritarrei elikagai osasuntsu, seguru eta jasangarriak eskuratzeko aukera erraztea.”

Apirilaren 6rako aurreikusita dago energia berriztagarrien, hidrogeno berriztagarrien eta biltegiratzearen PERTEari buruzko jardunaldia. Oraingoan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailarekin lankidetzan egingo da. IDAEko zuzendariak lau laguntza-programa hauei dagozkien laguntzen oinarri arautzaileetan sakonduko du: hidrogeno berdearen balio-katea; hidrogeno berriztagarriaren proiektu aitzindariak; energia-komunitateen proiektu pilotu bereziak eta energia-biltegiratzearen arloko I+G proiektuak. “Klima-aldaketa saihestezina da dagoeneko, baina garaiz gaude eragin suntsitzaileagoak saihesteko. Horregatik hain garrantzitsua da karbono-ekonomia neutrorako trantsizioa, baliabideen erabileran jasangarria. PERTE hau horretarako aukera da.”

Eta apirilaren 8an, Diana Morant Zientzia eta Berrikuntzako ministroak abangoardiako osasunaren PERTEaren xehetasunak azalduko ditu, Osasun Sistema Nazionalean berrikuntza diagnostiko, terapeutiko eta prebentibotik abiatuta herritarren osasuna hobetu nahi dituena. PERTE horrek, aurten hasi eta 2023ra bitartean, 1.469 milioi euro jasoko ditu (982 milioi sektore publikokoak eta gainerako pribatuak) osasun-sistema pertsonalizatua eta prestazio handikoa sortzeko. “Euskal Autonomia Erkidegoak osasunari lotutako berrikuntzan eta ikerketan lan egiten duten enpresa garrantzitsuak ditu. Abangoardiako osasunaren PERTEak teknologia-eduki handiko apustu berritzaile horiei laguntzen die”.