Euskadik ABEEan dauden 9.413 langilerekin itxi du 2021a

Euskadik ABEEan dauden 9.413 langilerekin itxi du 2021a

26/01/2022

ABEEen bilkaera

  • %82,5ko jaitsiera da urtebete lehenagoko langile babestuekin alderatuta, hain zuzen ere

 

Euskal Autonomia Erkidegoak ABEEek babestutako 9.413 langilerekin itxi zuen 2021. urtea, gehienak pandemian abian jarritako ABEE modalitateren batekoak. “Pasa den abenduan erregistratutako 9.413 langile horiek aurreko urtean baino 44.419 gutxiago dira: une hartan 53.832 zenbatu ziren 2020ko abenduan, hau da, %82,5 gutxiago. Eta pandemiaren gorakadari dagokionez (2020ko maiatzekoa), 152.032 langile gutxiago daudela esan nahi du”, Denis Itxaso EAEko Espainiako Gobernuaren ordezkariak azpimarratzen du. Maiatz hori euskal enpresek aukera horri modu masiboan heldu zioten unea zen.

ABEEan dauden langileak modu berdintsuan banatzen dira partzialki eta osorik etenda daudenen artean. Sektoreka, ostalaritzarekin lotutako jardueretan kontzentrazio sektorial handia mantentzen da.

“2021ean jarduera ekonomikoa hobetzeak”, gehitu du Itxasok, “aukera eman du ABEEen bidez babestutako langileen kopurua pixkanaka murrizteko. Iazko urtarrilean 50.893 langile erregistratu ziren eta hortik aurrera kopuruak behera egin du etengabe”. Abuztuan urteko inflexio-punturik handiena ezarri zen, 18.238 langile babesturaino jaitsiz.

Eta hortik abenduaren 9.413etara arte. Lurraldeka, Bizkaian 5.787 daude, Gipuzkoan 2.758 eta Araban 868.

Espainiako Gobernuak 169 milioi euro baino gehiago ordaindu ditu 2021ean, autonomia erkidegoan noizbait ABEEan egon diren pertsonak artatzeko. COVID-19ari bereziki lotutako ABEEren figura martxan jarri zenetik, Gobernuak 638,5 milioi euro ordaindu ditu 2020ko apiriletik 2021eko abendura: 325,7 Bizkaian, 218,1 Gipuzkoan eta 94,6 Araban. Guztira, aldi horretan, ABEEek 208.601 langile babestu dituzte. Itxasok pandemiaren ABEEen figura nabarmendu du, “enplegua suntsitzea saihesteko krisi honetan giltzarri izan den tresna, eta orain normaltasun-egoeretara eguneratzen dena”.