Industriak Ibilgailu Elektriko eta Konektatuko PERTEa azaldu die automobilgintzako euskal enpresei

Industriak Ibilgailu Elektriko eta Konektatuko PERTEa azaldu die automobilgintzako euskal enpresei

14/01/2022

Industria eta ETEEetako idazkari nagusiaren bisita Euskadira

  • Raül Blancoren ustez, PERTEk inbertsioak Espainiara erakartzea bultzatuko du eta Euskadik etekina aterako du laguntza hauetatik.
  • Gobernuaren Ordezkaritzak Euskal Autonomia Erkidegoan antolatzeko nahia duen lehenengo ekitaldi sektoriala da, euskal industriari PERTE bakoitzari lotutako laguntzen deialdiak azaltzeko eta jakinarazteko.

 

Raul Blanco Industria eta ETEEetako idazkari nagusiak Vitoria-Gasteizko Mercedesen lantegia bisitatu du gaur Denis Itxaso Gobernuko ordezkariarekin batera. Ondoren, Blanco eta Itxaso automobilgintzaren euskal sektoreko 30 enpresa eta ordezkari baino gehiagorekin bildu dira, ibilgailu elektrikoaren eta konektatuaren PERTEaren laguntzak arautuko dituen oinarrien agindua azaltzeko. Euskal Autonomia Erkidegoko Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak sustatu du topaketa hori, PERTEekin lotutako berrikuntza guztiak autonomia erkidegoko ekonomia-sarera hurbiltzeko. Topaketa-ziklo baten lehena da, non Gobernuaren Ordezkaritzak PERTE guzti-guztiekin lotutako laguntzen deialdien xehetasunak euskal industria osoari ezagutarazi nahi dizkion.

Raül Blancoren ustetan, “Gobernuak Espainiako sektore estrategiko baterako laguntzen eskema jasotzen duen oinarri-agindu hau prest izateko konpromisoa bete du. Espero dugu laguntza hauek gure herrialdera inbertsioak erakartzea eta Espainiako automobilgintzako ekosistema indartzea ibilgailu elektrikoaren eta konektatuaren balio-kate industrialaren inguruko jarduera berriak garatuz. Euskadi egoera horretaz balia daiteke eta bertako enpresak animatzen ditut PERTEarekin lotutako proiektuak aurkez ditzaten.

Agindu honen babesean 2021-2023 aldirako emango diren laguntzen gehieneko aurrekontua 2.975M€-koa izango da. Horietatik 1.425M€ mailegu moduan emango dira eta 1.550M€ diru-laguntza moduan eta 11.900M€-ko inbertsio pribatua mobilizatzea espero da.

Agindu honetan aurreikusitako laguntzek 2021-2023 aldian ematea hartzen dute, biak barne, eta 2025eko irailaren 30era arteko gehieneko epea. Gainera, laguntzak urte anitzekoak izan daitezke eta mailegu gisa formalizatu ahal izango dira aurrekontu nazionalaren bidez, berreskuratze- eta erresilientzia-mekanismoaren finantzaketarekin diru-laguntzeren bidez edo bien konbinazioaren bidez.

Dagozkien laguntzak norgehiagoka-erregimenean hautatzeko eta emateko oinarri arautzaileak ezartzea proiektuak aurkezteko epeak irekiko dituen deialdia argitaratu aurreko urratsa da.

Laguntza hauek Moves Planaren, Moves Programa Proiektu berezien, CDTIren mugikortasun iraunkorreko programa teknologikoaren, adimen artifiziala eta konektatutako ibilgailuaren laguntzekin osatuko dira 4.300 milioi eurora iritsi arte. Horrela, proiektuaren garapenak 24.000 milioi eurotik gorako inbertsioa aurreikusten du 2021-2023 aldian, inbertsio publikoen eta pribatuen artean, helburu argi eta zehatz batekin: Espainian ibilgailu elektrikoa eta konektatua modu integralean fabrikatu eta garatu ahal izateko beharrezkoa den ekosistema sortzea.