Itxaso: “Txertoak, babes ekonomikoa eta autogobernuarekiko bultzadak Gobernuak Euskadirekin duen konpromisoa erakusten dute”

Itxaso: “Txertoak, babes ekonomikoa eta autogobernuarekiko bultzadak Gobernuak Euskadirekin duen konpromisoa erakusten dute”

13/01/2022

Espainiako Gobernuaren Kontu-Emate Txostena Euskadin 2021ean zehar

  • Gobernuaren ordezkariak legealdiaren erdian nabarmentzen du “Gobernuaren Ordezkaritzaren irekitasuna kultura eta euskaldun munduarekiko eta enpresa-sarearekiko konplizitate eta hurbiltasuna”
  • Eusko Jaurlaritzak 468 milioi  euro jaso ditu  Next Generation Funts Europarren inbertsioetarako bere eskuduntzako gaietarako
  • Erkidego Autonomoari  644,5 milioi euro eman zaizikio ezohiko funtsetik osasun krisialdiak zerbitzu publikoetan eragindako ondorioak arintzeko
  • Eskuduntza berriak eskualdatu dira, beraien artean espetxeen kudeaketa eta errepide bidezko garraioa eta biziki lan egiten ari gara aurrera jarraitzeko.
  • Txertaketa Planak jadanik Covid-19aren aurkako 4,1 milioi txerto-dosi zuzendu ditu Euskal Herrira

 

“Txertoak, babes ekonomikoa eta autogobernuarekiko bultzada Espainiak Euskadirekin duen konpromisoan oinarrizkoak dira”. Denis Itxaso, Gobernuaren ordezkariak Euskal Herrian, horrela adierazi du Gobernuaren borondatea eta konpromisoa erkidego autonomoaren garapenarekin Gasteizen egindako Euskadirekin Betetzenen aurkezpenean zehar, 2021ari dagokion Kontu-Emate Txostena, Gobernuak erkidego autonomoan egin duenaren ondorioa jasotzen duena. Txosten honek, beste gauzen artean, osasun larrialdiagatik markaturiko urte baten ondorio ekonomiko eta sozialak ahal den neurrian arintzeko harturiko neurri eta konpromisoak aztertu eta kuantifikatzen ditu. Joan den abenduaren 29an Pedro Sanchez, Gobernuko presidenteak 2021ari dagokion Betetzen Kontu-Emate Txostena aurkeztu zuen. Helburua gobernuak herritarren aurrean kontuak ematea da era lerrodunean eta inbestiduran eta legealdi osoan zehar harturiko konpromisoen betetzean eginiko aurrerapenak erakutsi.

Espainiako Gobernuak 1.481 konpromiso hartu ditu bere gain, zeintzuetatik jadanik  %42,7  bete dituen eta 2022ko lehen seihilekoan  %48,3ra iristea aurreikusten da. Beteriko konpromisoei gehitzen bazaizkie haiek zeintzuetan egun lan egiten ari garen, ia denak daude aktibatuta,  jadanik totalaren % 97,1an kokatuz.

Ordezkariak kontu-emate honek legealdiaren erdiarekin bat-etortzea aprobetxatu du Gobernuaren gardentasuna, egonkortasuna eta publikoa denagatiko apostua azpimarratzeko, herritarren multzoari on egiten diona. Lorturiko mugarrien artean lan-erreforma azpimarratu zuen “europear paradigma lan-harremanetan elkarrizketa sozialaren bermearekin “2021ean ere onartu da  LGSa  hileroko 965 eurotara igotzea, lege garrantzitsuak atera dira aurrera eta ABEEak, funtzionatzen jarraitzen dute,enplegua mantentzeko oinarrizko tresna”.

Gobernuaren ordezkariak baita nabarmendu du ere “Gobernuaren Ordezkaritzaren irekitasuna kultura eta euskaldun munduarekiko eta enpresa-sarearekiko konplizitate eta hurbiltasuna” bi urte hauetan.Aldi honetan, Denis Itxasok 69 enpresa eta 29 erakunde ekonomiko bisitatu ditu eta eduki ekonomikodun ministroen 12 bisita antolatu ditu. Ordezkaritzak egindako 12 bisita horietan 65 enpresek hartu dute parte. Euskaltzaindiarekin, Etxepare Institutuarekin edo Eusko Ikaskuntzarekin bide egonkorrak eta elkarlanekoak ireki ditugu, eta argitalpen-, arte- eta kultura-munduaren beharrei erantzun diegu, erakunde publiko eta pribatuen bitartez. Era berean, lehen aldiz zabaldu dugu informazio- eta dibulgazio-dinamika bat, ministerioek kudeatzen dituzten Europako funtsen egutegia eta horiek eskuratzeko modua ekonomia-sareari azaltzeko. Euskal enpresak, oro har, ezin hobeto lerrokatuta daude Europako funtsek defendatzen dituzten trantsizio ekologikoko eta eraldaketa digitaleko bektoreekin”

 

Txertaketa plana

Gobernuak pandemiari aurre egiteko hartutako neurrien artean, nabarmentzekoa da Espainiako 60 urtetik gorakoen % 80k baino gehiagok COVID-19aren aurkako txertoaren oroitzapen-dosia zutela iazkoa amaitu aurretik. Txertaketa-kanpainari dagokionez, nabarmendu behar da Espainiak 12 urtetik gorako biztanleen ia % 90era iristea lortu duela, eta duela aste batzuk hasi zela 5 eta 11 urte bitarteko haurren pediatriako txertaketa-kanpaina. Euskadiren kasuan, COVID-19aren aurkako 4,1 milioi txerto baino gehiago jaso ditu jada 2020ko abenduaren 27an Txertaketa Plana hasi zenetik. «Espainiak, Itxasok azpimarratu duenez, txertoen erosketa zentralizatuan parte hartu du, eta paper garrantzitsua izan du Europan». Horri gehitu behar zaio herritar guztiak biltzen dituen osasun-sistema nazional oso indartsua eta proaktiboa”.

Denis Itxasok, Euskadiri dagokionez, Next Generation funts europarretatik jasotako 468 milioi euroak azpimarratu zituen Betetzen-ren aurkezpenean. “Diru honi esker, inbertsioak egin ahal izango dira Euskadiren eskumen-esparruetan, hala nola etxebizitzan, mugikortasun iraunkorrean, energia berriztagarrien sustapenean, hezkuntzan eta lanbide-heziketan. Hainbat sektore-kontseilutan eta lurralde-konferentziatan hartutako akordioen ondorioz erkidegoari iristen zaizkion funtsak dira. Ministro bakoitzak erkidego desberdinetako kontseilariekin akordioak egin ditu industrian, etxebizitzan, energian”. Delegatuaren helburua da ministerioekin batera, EBEPE guztiak azaltzea hurrenez hurren euskal enpresei, eraldaketa digitala eta trantsizio ekologikoa helburu duten proiektuen bidez funts europarrak oinarri hartuta.

 

Covid-19 neurriak

Euskadik 644,5 milioi euro jaso ditu dagoeneko Covid-19ak eragindako larrialdi ekonomiko, sozial eta sanitarioa arintzeko ezohiko funtsetik. Delegatuak azpimarratu zuenez, "Osasun-larrialdiaren ondorioz mindu diren funtsezko sistema publikoak indartzeko pentsatutako funtsa".

Gainera, 330 milioi euro baino gehiago bideratu dira langile autonomoentzako aparteko prestazioetarako eta pandemia hasi zenetik jarduera kaltetu zaien autonomoentzako, eta 2.105 izan dira laguntza horien hedapenaren onuradun. Bestalde, 622 euskal enpresak 323,2 milioi euroko KOI abalak lortu dituzte urtarriletik. Beraz, dagoeneko 6.737,3 milioi euro bideratu dira 19.053 euskal enpresei abala ematera KOI COVID-19 linearen bidez.

 

Kohesio soziala

Gizarte-kohesioaren atalean, 29.259 euskal herritarrek jaso dute Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera: 21.945 helduk eta 7.314 adingabek. Eta 567.978 pentsiodun KPIaren araberako pentsioen balioaren haunditzearen onuradun izan dira 2021ean. 7.700 pertsonek baino gehiagok jaso dute osagarria pentsioetan genero-arrakala murrizteko. Gainera, 61.000 langile publikok baino gehiagok % 0,9ko ordainsari-igoera izan dute.

Bestalde, 51.376 euskal herritar bonu sozial termikoaren onuradunak izan dira, eta 32,2 milioi euro eman dira zaintza-politiken proiektuak finantzatzeko, hiru ildotan: iraupen luzeko zaintzak, gizarte-zerbitzuak eta irisgarritasun unibertsala.

Ia 13 milioi euro bideratu dira Lanbide Heziketa Modernizatzeko Plana sustatzera, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan, eta beste 20 milioi euro euskal unibertsitatera bideratu dira, birkualifikazio, modernizazio eta digitalizaziorako.

 

Lurralde kohesioa

Eta lurralde-kohesioaren atalean, eskumen berriak eskualdatu zaizkio Euskadiri honako gai hauetan: espetxeen kudeaketa, errepideko garraioak, argitalpen seriatuak identifikatzeko nazioarteko kodeak ematea (ISSN) eta Ondarroako Portuko Itsas Barrutiaren egoitza izandako eraikina. "Gobernuaren borondatea irmoa eta argia da Gernikako Estatutuaren garapenarekin", azpimarratu du ordezkariak. “Egutegi bat dago eta negoziazioak biziak dira. Hainbat gai lantzen dira, baina argazkiaren amaierara arte itxaron behar da. Lurralde Politikako ministroak esan duen bezala, transferentzietan azkarrago joateak ez dakar konpromiso gehiagorik ".

Gobernuak lehen seihileko honetan trenbideko inbertsioak egin ditu, eta hainbat egiten jarraitzen du, besteak beste, 63,8 milioi euro abiadura handiko trenaren eraikuntzan eta 36 milioi euroko lizitazioa Jundizko terminala eraldatzeko. Beste 59 milioi euro Astigarraga eta Irun arteko zabalera estandarra ezartzeko lanetara bideratuko dira. Obra honi esker, Gasteiz-Bilbo-Donostia-frantziako muga Abiadura Handiko linea berriari jarraipena emango zaio.

Trantsizio ekologikoan, autonomia-erkidegoak 81,6 milioi euro jaso ditu industria-sektoreko energia-eraginkortasuneko jardueretarako, bai eta bizitegi-eraikinak eraberritzeko ere. Eta berrikuntzari laguntzeko, beste 52,4 milioi euro, Garapen Teknologiko Industrialeko Zentroaren (GTIZ) enpresako I+G+B proiektuetarako laguntzetan, 106 proiektu finantzatzeko. Beste 40,6 milioi euro Estatuko Ikerketa Agentziaren (EIA) laguntzetara joan dira, ezagutza zientifikoaren eta kalitatezko ikerketaren sorrera eta aurrerapen esanguratsua sustatzeko.