Pornografiari sexu-hezkuntzatik heltzeko gakoak

Pornografiari sexu-hezkuntzatik heltzeko gakoak

11/11/2022

Azaroaren 25a dela-eta Gobernuaren Ordezkaritzak antolatutako hitzaldia

  • María Rodríguez sexologoak tresna batzuk eskaintzen ditu gazteenek pornografiak zabaltzen  dituen mezuak modu kritikoan interpretatu ahal izan ditzaten

 

“Pornografia gaur egun imaginario sexuala eraikitzeko tresna pedagogiko nagusietako bat da”. Hala uste du María Rodríguez Suárez sexologo eta Genero eta Aniztasunean doktoreak. Arratsalde honetan eman duen ‘Pornografia eskola gisa nerabezaroan' hitzaldia, Gobernuaren Ordezkaritzak azaroaren 25a dela-eta  (Genero Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna) antolatutako jardueren barruan. EAEko Gobernuaren ordezkari Denis Itxasok eta Bizkaiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko diputatu Teresa Laespadak adituarekin egon ziren eta jardunaldia ireki zuten.

 

Hitzaldi horrez gain, Ordezkaritzak azaroaren 25aren inguruan hainbat prestakuntza-ikastaro ere antolatu ditu EAEko Estatuko Administrazio Orokorreko langileentzat, genero-indarkeria goiz detektatzeko eta prebenitzeko. Ikastaroak hainbat egunetan zehar emango dira Vitoria-Gasteizen, Bilbon eta Donostian. Eta datorren azaroaren 18an ‘Menina Sariak 2022’ banatuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko entitateek, elkarteek, erakundeek eta partikularrek emakumearen aurkako edozein indarkeria mota desagerrarazteko egiten duten lana saritzen eta babesten dutenak.

 

Sexologoa ‘Construcción del imaginario sexual en las personas jóvenes: la pornografía como escuela’ gidaren egilea da. Argitalpena irakasleei eta haien prestakuntza-zentroei, familiei eta gazteekin lan egiten duten beste gizarte-eragile batzuei zuzenduta dago. Adituaren arabera, sexu-heziketarik ezaren ondorioz, pornografia bihurtu da gazteenen informazio-iturri nagusia eta gizartearen erantzukizuna eskatu zuen egoera horri aurre egiteko. Hitzaldian, nabarmendu zuen pornografia kontsumitzen hasteko adinak gero eta goiztiarragoak direla (12 urte inguru) eta ikuspena ohikoa dela (batez ere mutilen artean). “Gazteei fikzio bat dela ikusarazi behar zaie. Badakigu pornografiaren bidez gustu, desira, fantasia, sexu-praktika, harreman eta botere-rol estereotipatu jakin batzuk konfiguratzen direla, eta horiek berrikustea premiazkoa dela”.

 

Adituak gazteek pornoaren mezuak modu kritikoan interpretatzeko eta sexu-hezkuntzatik heldu ahal izateko eskaini zituen tresnen artean, “adostasun sexualean, enpatian, komunikazioan, plazer partekatuan eta tratu onetan” oinarritutako esparru bat marraztu zuen. Era berean, metodologia aldatzeko eskatu zuen eta adituek gazteekin sexu-heziketaz hitz egiteko duten angelua aldatzeko.

 

Bere hitzaldian zehar, Rodriguezek gaurko eduki pornografikoak aztertu zuen eta nola eragiten duten modu pedagogikoan nerabeen errealitatean, eta sexurako baimenaren ideia eta horrek oinarrizko sexu-eskubideak bermatzeko duen garrantzia birpentsatzera animatu zuen.