Izaskun Barbier, Askabide Elkartea eta Portugaleteko Udala, genero indarkeriaren aurkako borrokagatik sarituak, A25 dela eta

Izaskun Barbier, Askabide Elkartea eta Portugaleteko Udala, genero indarkeriaren aurkako borrokagatik sarituak, A25 dela eta

08/11/2022

  • EAEko Gobernuaren Ordezkaritzak ‘Menina Sariak 2022’  ematen dizkie genero indarkeriaren aurkako borrokarekiko konpromisoagatik nabarmendu diren pertsona eta erakundeei, eta jardunaldi bat antolatu du nola pornografiaren erabilerak gazteen sexu heziketa txarrari eta genero indarkeria bultzatzeari laguntzen dionari buruz
  • Denis Itxaso EAEko Gobernuaren ordezkariak saritutako pertsonen eta erakundeen balioa eta jardunbide egokiak azpimarratzen ditu, “beren  lanaz indarkeria matxista desagerrarazteko jarraitu beharreko bidea erakusten baitigute”.

 

EAEko Gobernuaren Ordezkaritzak Azaroaren A25 dela eta, ‘Menina Sariak 2022‘ eman ditu,  Euskal Autonomia Erkidegoko entitateek, elkarteek, erakundeek eta partikularrek emakumearen aurkako edozein indarkeria mota desagerrarazteko egiten duten lana saritzen eta babesten dutenak. Banaketa ekitaldia datorren azaroaren 18an egingo da Donostian. Sari horiek emateaz gain, EAEko Gobernuaren Ordezkaritzak hainbat jarduera antolatu ditu indarkeria matxistaren fenomenoari buruz kontzientziatzeko. Horien artean, pornografiaren erabilerak gazteen artean indarkeria matxistari nola lagundu eta bultza diezaiokeen azaltzen duen hitzaldi bat nabarmendu behar da. Hitzaldi hori Maria Rodriguez Suarez sexologo eta Genero eta Aniztasunean doktoreak emango du.

 ‘Menina Sariak 2022' hiru kategoriatan banatu dira:

- Menina Saria genero-indarkeriaren aurkako borrokan lan nabarmena egin duen  euskal herritarrari: Izaskun Barbier Zabaleta, Bekoz Beko Elkartearen sortzaileetako bat.

- Menina Saria Genero-indarkeriaren aurkako borrokan erakutsitako konpromisoagatik nabarmendu den euskal gizarte-elkarteari: Askabide Elkartea.

- Menina Saria genero-indarkeriaren aurkako sentsibilizazioa eta kontzientziazioa zabaltzeko gaitasunagatik euskal esparruan nabarmendu den proiektu edo ekimen publikoari: Portugaleteko Udaleko Berdintasun Arloak sortu eta garatutako 60 urtetik gorako genero-indarkerien biktima eta bizirik iraun duten emakumeei laguntzeko eta ahalduntzeko proiektua.

Denis Itxaso EAEko Gobernuaren ordezkariak adierazi duenez, “A25-a aitorpen, aldarrikapen eta memoria eguna dela. Zoritxarrez, gaur bezalako egunak beharrezkoak dira, guztiok gure ahotsak elkartu eta emakumearen aurka erabiltzen den indarkeria salatu eta gaitzesteko. Gobernuaren Ordezkaritzak egiten dituen ‘Menina Sari’ez pertsona eta erakundeen jardunbide egokiak bereizten ditugu, beren lanaz indarkeria matxista desagerrarazteko jarraitu beharreko bidea erakusten baitigute”.

 

‘Menina Sariak’ 2004an sortu ziren estatuan, Genero Indarkeriarako Gobernuaren Ordezkaritzaren eskutik. Euskal Herrian seigarren aldiz ematen dira eta sinbolikoki menina baten forjazko eskultura batek irudikatzen ditu. Bereziki garrantzitsua da A25, Emakumearen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna, bezalako data jakin batzuk ospatzea, haien garrantziaren inguruko ekintzak bultzatzeko.

‘Menina 2022 Sariak’ banatzeko ekitaldia datorren ostiralean, azaroak 18, egingo da Donostiako Aiete Jauregian. Zeremonia honekin (streaming bidez jarraitu ahal izango dena), Gobernuaren Ordezkaritzak bat egingo du azaroaren 25eko ospakizunarekin.

A25a ospatzearekin batera, EAEko Gobernuaren Ordezkaritzak ere hainbat jarduera antolatu ditu indarkeria matxistaren fenomenoaz kontzientziatzeko. Horrela, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatuko Administrazio Orokorreko langileentzako prestakuntza antolatu da, genero-indarkeriaren detekzio goiztiarrari eta prebentzioari buruzko hainbat ikastaroz. Egun batzuen zehar emango dira Vitoria-Gasteizen, Bilbon eta Donostian.

Bestalde, azaroaren 11rako, ostiralerako, honako hitzaldi hau dago iragarrita: ‘Pornografiaren erabilera eta nola lagundu eta bultza dezakeen gazteen artean indarkeria matxista', María Rodríguez Suárez sexologo eta Genero eta Aniztasunean doktoreak emango duena. Adituak (‘Con-sentido’ eta ‘Construcción del imaginario sexual en las personas jóvenes: la pornografía como escuela’ giden egilea) pornografiari sexu-hezkuntzatik heltzeko zenbait gako eskainiko ditu, sexu-baimenean, enpatian, komunikazioan, plazer partekatuan eta tratu onetan oinarritutako esparrua eskainiz. Hitzaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da Batzar Nagusiak aretoan, Bilbon (Hurtado Amezaga kalea, 6). Sarrera librea da.

 

SARITUEN AZALPEN BIOGRAFIKOAK  

1.- Saria euskal herritarrari

IZASKUN BARBIER ZABALETA

Izaskun Barbier, Bekoz Beko Elkarteko presidente eta sortzaileetako bat (2007an), emakumeenganako genero-indarkeriaren aurkako borrokaren adibide bihurtu da  eta azidoarekin erasotako emakume indiarrei ikusgarritasuna eman die, bai eta aurrera atera daitezen inplikazioa ere. Bekoz Beko Elkartea genero-indarkeriaren aurkako eta berdintasunaren aldeko borrokan bere harri-koskorra jartzeko helburuaz sortu da. Hori guztia gertaera latz baten ondoren: bikotekideak eskola-kide bat hiltzea.

Sheroes Hangout bezalako ekimenak aurkitu nahi dituen proiektua nabarmentzen dugu, non emakumeen potentziala nabarmentzen den. Horretarako, 2017an Agrara bidaiatu zuen Sheroes Hangout proiektua bertatik bertara ezagutzeko (heroien garitoa: azidoaz egindako erasoetatik bizirik atera zirenek zuzendutako kafetegi bat eta Indiako komunitate bat). Eraso horiei buruzko kontzientziazioa areagotzea eta bizirik daudenak ahalduntzea du helburu. Gaur egun bat dago Agran eta beste bat Lucknowen.

2018an eta 2019an prestakuntza-proiektu bat egin zuten Sheroes-en. 2018an ingeleseko eskolak jasotzen aritu dira, mugikor erabat pertsonalizatuan ingelesa ikasteko APP bat sortu zaie, ekofeminismoari buruzko oinarrizko nozioekin prestatu dira, eta irailean Pasaiako bost emakume Agra eta Lucknoweko bi kafetegietan egon ziren Sheroes neskekin arreta aretoan prestatzeko.

 

2.- Menina Saria nabarmendutako proiektu edo ekimen publikoari

‘VIDAS LIBRES DE VIOLENCIA MACHISTA / INDARKERIA MATXISTARIK GABEKO BIZITZAK’

60 urtetik gorako emakumeetan indarkeria matxista detektatzeko eta artatzeko programa berritzailea. Portugaleteko Udaleko Berdintasun Arloak sortu eta garatu duen ‘Vidas libres de violencia machista / Indarkeria matxistarik gabeko bizitzak’ izeneko programaren helburu nagusia da indarkeria matxista jasaten duten 60 urtetik gorako emakumeen detekzioa eta arreta hobetzea, bai eta arazo larri horri buruzko sentsibilizazioa ere.

 

2021ean, programa horren lehen fasea egin zen, Portugaleteko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako profesionalak espezializatzeko tresnak emateko helburuz, kolektibo horren indarkeria matxista detektatzeko eta indarkeria hori jasaten duten emakumeei arreta eman dadin.

 

50 pertsona inguruk (profesionalak eta elkarteetako kideak) parte hartu dute adineko emakumeen indarkeria matxistari aurre egiteko berariazko tresna bat diagnostikatzeko eta lantzeko saioetan. Honako hauek dira tresna honetan jasotako adineko emakumeen indarkeria matxistari dagokionez nabarmendu beharreko alderdi batzuk: ikusezintasun handiagoa, zaurgarritasun handiagoa, jasandako indarkeriaren ibilbide luzeak eragindako inpaktu handia, erasotzailearekiko mendekotasunak eragindako indarkeria-egoeratik ateratzeko zailtasun handiagoak, prekarietate ekonomikoa, isolamendua, bakardadearen beldurra, egoera aitortzeko eta familiak laguntzeko zailtasunak.

Programa horrek 2022an jarraitzen du, Portugaleteko talde profesional horiek osatzen dituzten 120 pertsonatik gorako sakoneko prestakuntza-ekintzez eta adineko emakumeekiko sentsibilizazio- eta laguntza-ekintza zuzenez.

 

3 – Menina Saria euskal gizarte-elkarteari: Askabide elkartea

ASKABIDE ELKARTEA

Askabide irabazi-asmorik gabeko elkarte independentea da, Euskadin prostituzioan aritzen diren pertsonen bai eta gizarte-bazterketako egoeran ere dauden emakumeen normalizazioaren eta gizarteratzearen alde lan egiten duena. 1985etik ari da arlo horretan lanean eta onura publikoko elkartea da 2012tik.

Askabide Elkarteak honako eremu hauetan lan egiten du gaur egun:

•        Prostituzioaren mundutik datozen pertsonei eta/edo gizarte-bazterkeriako egoeran dauden emakumeei arreta ematea

•        Landa-lana

•        Informazio-arreta

•        Prestakuntza eta enplegua

•        Prostituzioko eraso matxisten aurka

•        Esku-hartzea SESBekin (sexu-esplotaziorako salerosketaren biktimak)

•        Bizitegia

•        Errealitate horri buruzko informazioa, salaketa eta sentsibilizazio soziala.