Gobernuak uste du Euskadi “oso ondo kokatuta” dagoela hidrogeno berdearen eta ibilgailu elektronikoaren proiektuan duen lidergo teknologikoagatik

10/03/2021

  • Manuel de la Rocha Gobernauren Presidentetzako Ekonomia Gaietarako eta G20rako Idazkari Nagusiak eta Denis Itxaso  EAEko Gobernuaren Ordezkariak pandemiaren ondoren ekonomia berreraikitzeko Next Generation funts europarren kudeaketa azaldu dute.
  • De la Rochak nabarmendu duenez, "Proiektuak deialdi publiko eta gardenetan aurkeztu beharko dira, norgehiagokaren bidez. Klientelismoarentzako tartea zero da".
  • Autonomia Erkidegoek zeregin garrantzitsua izango dute funtsak gauzatzean, baina beren eskumen esklusiboei lotuta eta horietako bakoitzarekin sinatuko den esparru-hitzarmen bat betez.

 

“Euskadi oso ondo kokatuta dago herrialdearentzat estrategikoak diren hidrogeno berdea eta auto elektrikoa bezalako proiektuetan duen lidergo teknologikoagatik". Hala nabarmendu du Manuel de la Rocha  Gobernuaren Presidentetzako Ekonomia Gaietarako eta G20rako Idazkari Nagusiak euskal prentsarekin izandako topaketa  digitalean. Ekitaldi hori EAEko Gobernuaren Ordezkaritzak antolatu du Europako funtsen kudeaketari eta gobernantzari buruz hitz egiteko. Denis Itxaso Espainiako EAEko Gobernuaren Ordezkariak prentsaurreko birtuala aurkeztu eta moderatu du. Bertan, De la Rochak Berreskuratze Planaren egungo egoera azaldu du, 2023ra arte Europako 70.000 milioi euro baino gehiagoko funtsen exekuzioa bideratuko duena.

De la Rochak funtsen eta Berreskuratze Planaren egungo unea azaldu zuen. "Oraintxe bertan EBrekin negoziatzeko azken fasean gaude. Prozesua martxoaren amaieran edo apirilaren hasieran amaituta egotea espero da, eta orduan entregatuko diote Europako Batzordeari. Une horretatik aurrera, bi hilabete ditu onartzeko eta, ondoren, beste hilabete bat estatu kideen berrespenerako. Eta beste hilabete bat geratzen da ezarpena negoziatzeko". Une horretatik aurrera, segur aski uztailean, funtsen %13 aurreratuko dira (10.000 milioi euro inguru), eta gero urtero ordainketa berriak egingo dira, betiere mugarri eta helburu jakin batzuk betez, funtsean honako hauetan oinarritzen direnak: erreformak onartzea eta inbertsioetarako ezarritako helburuak lortzea.

Eta Europako Batzordeko izapidearekin batera, ministerioek deialdiak egingo dituzte diruz lagunduak izango diren proiektuetarako. "Proiektuak”, De la Rochak zehaztu duenez, “deialdi publiko eta gardenetara aurkeztu behar izango dira norgehiagokan. Klientelismorako tartea zero da". Deialdien norgehiagoka EBk berak funtsezkotzat jotzen duen alderdia da.

Administrazioak proposamen eta proiektu potentzial guztien ideia zehatzagoa izan dezan, ministerioak Intereseko Adierazpenak deritzona irekitzen ari dira, hau da,  enpresek proiektuak adieraz ditzaten deialdiak. Horri esker, Espainiako ekonomiaren garapenerako eta eraldaketarako interesgarriak diren arlo handiak identifikatu ahal izango dira.

De la Rocharen ustez, autonomia erkidegoa "oso ondo kokatuta dago herrialdearentzat estrategikoak diren hidrogeno berdea eta auto elektrikoa bezalako proiektuetan duen lidergo teknologikoagatik". Euskadik hidrogenoaren gaian punta-puntako enpresekin lan egiten du eta zentzuzkoa da pentsatzea euskal enpresek onurak izango dituztela. Hidrogeno berdea eta ibilgailu elektrikoa herrialdeko proiektu estrategikoak dira ".

 

Gobernantza

Era berean, Gobernuaren Presidentetzako Ekonomia Gaietarako eta G20rako Idazkari Nagusiak zehaztu ere zehaztu nahi izan zuen industriara bideratutako funtsak ez direla soilik "industriaren epigrafean" agertzen direnetara mugatzen, baizik eta haratago doaz  eta askoz ere eremu gehiago hartzen dituela, hala nola "mugikortasuna, ekonomia zirkularra, aeronautika...".

Autonomia Erkidegoek zeregin garrantzitsua izango dute funtsak gauzatzean, baina beren eskumen esklusiboen mende egongo dira (hala nola, osasuna, hezkuntza, ingurumena, gizarte-zerbitzuak, etxebizitza...). Funtsak exekutatu behar izango dituzte horietako bakoitzarekin sinatuko den esparru-hitzarmen bat betez (bakoitzaren berezitasunak kontuan hartuta). Hitzarmen horren helburua ez da bakarrik banakako betetzea, baizik eta betetze orokorra lortu ahal den bermatzea. Adibidez, etxebizitzak birgaitzeko, Autonomia Erkidegoek kudeatu behar izango dituzten 5.000 milioi euro inguru bideratuko dira.