9.000 euskal herritarrek lehenengo alarma-egoeran zehar prestazioak agortu dituzten langabetuentzako laguntza berria eska dezakete

9.000 euskal herritarrek lehenengo alarma-egoeran zehar prestazioak agortu dituzten langabetuentzako laguntza berria eska dezakete

12/11/2020

  • Laguntza lehenengo konfinamenduan langabezian zeudenenengana zuzendu da, beti ere aldi horretan zehar prestazioa agortu eta, murrizketak zirela eta, ezin izan baitzuten diru-sarrerak mantentzeko lan berria aurkitu
  • Laguntza hau eskatzeko epea azaroaren 30ean bukatuko da eta Gobernuak izapideak ahalik eta gehienez erraztu egin ditu

 

Koronabirusaren krisia dela eta, lehenengo alarma egoeran zehar (martxoaren 14tik ekainaren 30era arte) martxan jarri ziren langabezia laguntza guztiak agortu zituzten pertsonek prestazio berria eska dezakete. Pasa den astearen asteartean Gobernuak hileko 430 euroko sorospena onartu zuen (egungo IPREMen %80a) hiru hilabetetarako lehenengo alarma-egoeran langabezian zeudenenentzat, beti ere konfinamenduan horretan zehar prestazioa agortu eta, murrizketak zirela eta, ezin izan baitzuten diru-sarrerak mantentzeko  lan berria aurkitu. Euskadiri dagokionez, prestazioak agortu zituzten 9.000 pertsona langabetu inguruk laguntza hau eska dezake. Balizko onuradun hauengandik, 1.439  Araban bizi dira; 2.598, Gipuzkoan eta 4.908,  Bizkaian. Laguntza berezi hau Estatu Enpleguko Zerbitzu Publikoak SEPE kudeatuko du.

 

Prestazio berria eskatzeko epea azaroaren 30ean bukatuko da eta Gobernuak izapideak ahalik eta gehienez erraztu egin ditu. Eskaera online edo aurrez aurre egin daiteke honako bide hauen bidez:

 

• Online: SEPE-ren webean sartuz eta orrialde horretatik prestazioaren aurre-eskaerako formularioa bidaliz.

• Aurrez aurre: SEPE-ren web orrialdean edo telefonoz aurretiko hitzordua eskatuta, dagokion SEPEren bulegora joanez eta bertan eskaerako inprimaki ofiziala betez.

Betebeharrak

Sorospen hau lortzeko ezarritako betebeharren artean, honako hauek daude:

-Ez da bateragarria BGD bizitzeko gutxieneko diru-sarrerarekin, autonomia gutxieneko errentarekin edo edozein administrazio publikok emandako antzeko laguntzekin.

-Erabateko langabezian egon eta lan eskatzaile gisa inskribatuta.

- Ordaindutakoaren araberako prestazioa edo langabezia-sorospena agortu izana  2020ko martxoaren 14tik eta ekainaren 30era artean eta prestazio edo laguntza hauek jasotzeko eskubidea ez izatea.

-Ordaindutakoaren araberako prestazioa agortu zuten eta langabezia-sorospena jasotzeko itxaro-hilabetean zeuden pertsonek sorospen hau jaso dezakete eta, gero, agortze-sorospena; kasu hauetan agortze-sorospenari deskontatuko zaio ez-aparteko sorospena jaso zuten denbora.

-Gutxieneko errentaren onuraduna ez izatea, ez eta gizarteratzeko errenta aktiboaren diru laguntzen, soldata sozialaren edo edozein Administrazio Publikok emandako antzeko laguntzarena ere.

-Onartutako azken eskubidea agortu eta gero besteren kontura lan egin bazen, lan horretan bukatu izana langabezia-egoeran.

-Ordaindutako araberako edo ez modalitateko erretiro-pentsioa lortzea ahalbidetzen duen adina ez izatea,.

Informazio gehiago, esteka honetan.

https://www.sepe.es/HomeSepe/COVID-19/subsidio-especial-desempleo.html