Espainiako lurralde-erakundeek egindako mugaz haraindiko lankidetza

Banderas_España_Francia_Portugal_courtesy_of_http://www.33ff.com/flags/

Europako Kontseiluak aspalditik bultzatu du lurralde-erakundeen arteko lankidetza mugetako alde bietan honako asmo hauekin: Europaren martxan lurraldeetako gizataldeen parte-hartzea sustatzeko, mugetako eskualdeen garapenerako eta lurralde-erakunde guztien arteko lankidetza areagotzeko hainbat gaitan (besteak beste,eskualdeen, hirien eta landen garapenean, ingurumenaren babesean edota partekatzen dituzten azpiegituren hobekuntzan).

1981eko maiatzaren 21ean lurraldeetako elkarte edota agintarien arteko mugaz gaindiko lankidetzari buruzko Europako Esparru Hitzarmena adostu zen Madrilen, Madrilgo Ituna ere deiturikoa, eta lankidetza horretarako oinarri juridikoa ezartzen duena. 1981eko abenduaren 22an jarri zen indarrean modu orokorrean, eta Estatu kideek ordutik aurrera hasi ziren hura berresten. Espainian 1990eko azaroaren 25ean jarri zen indarrean Esparru Hitzarmena, hura berretsi ostean.

Esparru Hitzarmenaren babesean, Espainiak mugaz gaindiko lankidetza arautzen duten nazioarteko bi itun izenpetu ditu: Baionako Ituna Frantziarekin, 1997az geroztik indarrean dagoena, eta Valentziako Ituna Portugalekin, 2004az geroztik indarrean dagoena.

Urte horietan zehar berrogei hitzarmen baino gehiago sinatu dira: batzuk tokiko izaera dute soilik (21); beste batzuk eskualdeko izaera soilik (13); zenbaitek eskualdeko-tokiko izaera mistoa dute (7); eta eskualdeko hitzarmen biren sinatzean Autonomia Erkidego batek baino gehiagok esku hartu du. Espainiaren eta Frantziaren arteko Itunaren babesean sinatutako hitzarmenak 23 dira guztira; Espainiaren eta Portugalen arteko Itunaren babesean sinatutako hitzarmenak, berriz, 20.

Bestalde, zera azpimarratu beharra dago: 2004az geroztik, Estatu mugakideen (Frantzia, Portugal eta Maroko) arteko Aldebiko Goi-bileretan Autonomia Erkidegoen parte-hartzea bultzatu dela.