Industria eta Energiako goi-kargudunek Petronor eta Automobilgintzako Klusterra bisitatu dituzte gaur

11/09/2020

  • Energiaren Estatu Idazkaritzak eta Industriako idazkari nagusiak agenda bat garatu dute gaur, Gobernuaren Euskal Autonomia Erkidegoko Ordezkaritzak antolatua, euskal ekonomiaren bi industria-proiektu traktore ezagutzeko: Petronorren planta eta Amorebietako Automotive Intelligence Center-a.
  • Sara Aagesenek, Raúl Blancok eta Denis Itxasok lehen orduan lan-gosaria egin dute CONFEBASK-ekin, berreraikuntzako Europako funtsei buruzko informazioa eta iritziak trukatu ahal izan dituztelarik eta euskal industriak bizi duen egoeraren diagnostikoa partekatu dute.
  • Denis Itxaso: "Euskadi egoera ezin hobean dago bere enpresa eta proiektuek Europa berreraikitzeko funtsak eskura ditzaten. Industria eta energia dira Euskadik Europako funtsak direla-eta Espainiako Gobernuak bultzatu nahi dituen trantsizio ekologiko eta digitalen esparruan dituen indarguneetako bi. Arlo horietako ministerio-arduradunek Euskadin duten presentzia euskal proiektuek Gobernuan pizten duten interesaren ondorio da, bere bultzada publiko-pribatuagatik eta jasaten duten ezagutza-dentsitateagatik”

 

Sara Aagesen, Energiaren Estatuko Idazkariak eta Raül Blanco, Industria eta Enpresa Txiki eta Ertainen Idazkari Nagusiak,  Denis Itxaso, Espainiako Gobernuaren Euskal Autonomia Erkidegoko Ordezkariarekin batera, bilera egin dute gaur, irailak 11, euskal industria- eta enpresa-sektoreko eragileekin, autonomia-erkidegoan trantsizio energetikoa bultzatzeko proiektuak eta ekimenak ezagutzeko eta aztertzeko, hidrogeno berriztagarriari eta mugikortasun alternatiboari lotutakoak, besteak beste.

Bilera batekin hasi da jardunaldia, Bilbon, CONFEBASK Euskal Enpresarien Konfederakuntzako ordezkariekin. Ondoren, Aagesen, Blanco eta Itxaso Petronorren instalazioetara joan dira, non Emiliano Lopez Atxurrak, konpainiako presidenteak eta bere kontseilariak Pepe Luquek harrera egin dieten. Jardunaldia hirugarren bilera batekin amaitu da, Amorebietan, ACICAE Euskadiko Automobilgintza Klusterreko ordezkariekin.

Hiru topaketa hauetan, Jaurlaritzaren ordezkariek aukera izan dute Euskadin aurreikusitako trantsizio energetikoarekin eta digitalizazioarekin lotutako iritziak trukatzeko eta proiektuak ezagutzeko. Zehazki, Petronorren, enpresa hau hidrogenoaren eta ekonomia zirkularraren ekonomian garatzen ari den ekimenak aztertu ahal izan dituzte, baita bere etorkizuneko planak ere.

Bi ardatz hauei lotutako proiektuak garatzea – digitalizazioa eta trantsizio energetikoa – aukera bat da Euskadin garapen tekno-industrial bat sortzeko, ekonomia suspertzeko palanka gisa jardungo duena.

Hiru bilera hauekin, Gobernuaren jarduera biziko bi egun amaitu dira Euskadin, Raül Blancok atzo, osteguna 10, hasi zuena, Euskadiko hainbat sektore ekonomikotako enpresekin bilerak egin zituelarik: Mondragon Industria Kontseiluarekin bildu ondoren, Mondragon Unibertsitatea eta Danobat S. COOPera bisita, Idazkari Nagusia Lazpiur enpresako zuzendariekin bildu zen, eta Wolfratexen instalazioetan areto zurian egiten ziren osasun-maskarak ikusi zituen.